20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LANKIDETZA EKONOMIKORAKO BESTE MODALITATE BATZUK

batzuen kontrola duenean edo izan dezakeenean, zuzenean edo zeharka. Eta, bereziki,

ulertzekoa da kontrola dagoela sozietate batek beste sozietate baten boto-eskubideen

gehiengoa duenean edo boto horiek baliatu ditzakeenean, beste pertsona batzuekin egindako

akordioen bidez, edo beste sozietate baten administrazio-organoko kideen gehiengoa

izendatu duenean edo izendatzeko ahalmena duenean. Kasu horietan, kontrola dagoela ulertu

behar da, eta, beraz, sozietate-talde bat dagoela, bai merkataritza-ondorioetarako (KSLren

18. artikulua), bai urteko kontuen bateratzearen ondorioetarako (Merkataritza Kodearen 42.

eta 43. artikuluak).

Hala berean, adierazi behar da, zerga-arloan, foru-arauek arautzen dutela Sozietateen

gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren VI. tituluaren VI. kapituluan araututako zergabaterakuntzaren

araubidea hautatzeko aukera dutela Sozietateen gaineko Zergan, eta arauak

xedatutako berezitasunak aintzat hartuta aplikatuko litzatekeela. Hala, zerga-ondorioetarako,

kooperatiba-sozietateen taldetzat hartzen da taldeburua den erakunde batek eta haren

bazkide diren kooperatibek osatutako multzoa, baldin eta lehenengoak besteen gaineko

erabakiak hartzeko eskumena badu, bere estatutuen arauetan ezarritakoari jarraiki. Taldeko

buru diharduen erakundea kooperatiba bat edo beste edozein erakunde izan daiteke, baldin

eta, azken kasu horretan, beraren helburu bakarra bada taldea osatzen duten kooperatiben

epe luzerako estrategiak eta enpresa-garapenaren plangintza egitea eta koordinatzea, bertan,

bazkide diren kooperatiba horitatik kanpoko beste pertsona edo erakunde batzuek partehartzerik

ez dutela. Gainera, zerga-araudiak ezartzen dutenez, lotura-harremanek sortu behar

dute, ezinbestean, kooperatiba bakoitzak lortutako soberakina modu solidarioan banatzeko

konpromisoa. Konpromiso hori kooperatiba guztiek sinatutako eskritura publikoan jaso

beharko da, bai eta haien estatutuetan ere. Birbanaketa horrek, gutxienez, soberakinaren

% 25i eragingo dio, legeak hala aginduta, zergen ziozko zenbatekoak eta erreserbafuntsetara

nahitaez bideratutako kopuruak kendu ondoren; banaketa taldeko kide diren

kooperatibetako bazkideek egindako eragiketa, jarduera eta zerbitzu kooperatibizatuen

zenbateko ekonomikoarekiko zuzenki proportzionala izango da.

29.4. Kooperatiba mistoak

155. artikulua.– Kooperatiba mistoak.

1.– Kooperatiba mistoak dira bazkide minoritarioak dituztenak, zeinen batzar

orokorreko boto-eskubidea ekarri den kapitalaren arabera modu esklusiboan edo

lehentasunezkoan zehaztu ahal izango den; kapital hori kontuko idazpen edo tituluen

bidez azalduko da eta balio-merkatua arautzen duen legeriaren mende egongo da.

2.– Legez ezarritako kooperatiba motaren baten barruan sartu behar dira kooperatiba

mistoak eta, bazkide kooperatzaileen, ez-aktiboen edo ez-erabiltzaileen, edo

laguntzaileen eskubide eta betebeharren ondorioetarako, zein kooperatiba

motatakoak izan, kooperatiba mota horretako arauak bete beharko dituzte.

3.– Kooperatiba horietan, honela banatuko da batzar orokorrean botoa emateko

eskubidea:

a) Boto guztien ehuneko berrogeita hamaika, gutxienez, bazkide kooperatzaileei

emango zaie, estatutuek zehazten duten proportzioan.

549

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!