20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LANKIDETZA EKONOMIKORAKO BESTE MODALITATE BATZUK

d) Kooperatiba-taldeko bi sozietatek edo gehiagok harremanak izatea beren

artean, eta, harreman horien bidez, kontuak finkatzeko betebeharra sortzea,

Merkataritza Kodearen 42.1 eta 43. artikuluetan arautzen den bezala.

Kasu hauetakoren bat bakarrik gertatzen bazaie taldeko kooperatiba batzuei,

sozietate kooperatibo horiek bakarrik joko dira integrazio bidezko kooperatibatalde

bateko kidetzat.

4.– Artikulu honetan kooperatiba-taldeentzat xedatzen den araubidea eraginkorra izan

dadin, araubide horretan xedatutako betekizunak bete behar dira.

Euskadiko Kooperatiben Erregistroan sozietate kooperatibo bakoitzari dagokion

orrian egingo da idatzoharra, kooperatiba talde batekoa dela edo taldetik bereizten

dela adierazten duena.

Interesa duen kooperatibak eskatu beharko du idatzoharra egiteko, kooperatibatalde

batekoa dela edo taldetik bereizten dela adierazten duena. Inskripzio hori egin

ez arren, agindu honek erabateko indarra eta eraginkortasuna izango du.

5.– Jarraibideak emateak kudeaketaren, administrazioaren eta gobernuaren hainbat

eremuri eragin ahal izango dio, zeinen artean egon daitezkeen:

a) Oinarri diren kooperatibetan estatutu- eta erregelamendu-arau erkideak ezartzea.

b) Oinarri diren entitateen artean, sozietate-harremanak ezartzea.

c) Aldian-aldian ekarpenak egiteko konpromisoak; ekarpen horiek kalkulatzeko,

kontuan izango da norbere enpresaren bilakaera edo emaitza-kontua.

Nolanahi ere, taldearekin hartutako konpromiso orokorretan oinarritu beharko

dira emandako jarraibideak edo bete beharreko ahalmenak; dena den, ezin

izango dira inoiz exijitu baldin eta kooperatiba bat edo gehiago espresuki

salbuetsi badira zenbait arau edo konpromiso betetzeko betebeharretik.

6.– Kooperatiba-taldean sartzeko, oinarri diren entitateetako bakoitzaren hasierako

erabakia beharko da, entitate bakoitzaren eskumen eta funtzionamenduaren gaineko

arauei jarraituta.

7.– Taldearen aurrean norberaganatutako konpromiso orokorrak idatziz gauzatu behar

dira taldeburu den entitatearen estatutuetan, sozietate kooperatiboa bada, edo beste

kontratu-agiriren batean, halakoa ez bada, eskritura publikoaren bidez gauzatuta,

eta idazki horietan nahitaez jaso behar dira honako hauek: kontratuaren iraupena,

mugatua bada; kontratua aldatzeko prozedura; sozietate kooperatiboren bat

banatzeko prozedura, eta taldeburu den entitateari hark egikaritzeko eman zaizkion

ahalmenak. Taldeburu den entitatearen organo gorenaren erabakia beharko da,

hala ezarri bada, konpromiso horiek aldatu, handitu edo amaitzeko.

8.– Talde bateko sozietate kooperatiboek hirugarren ez-bazkideekin zuzenean egiten

dituzten eragiketen erantzukizuna eurena izango da, eta ez taldearena edo taldea

osatzen duten beste sozietate kooperatiboena.

29.3.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKL berriak ez du aldaketarik txertatu kooperatiba-taldeen erregulazioaren inguruan. Alde

545

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!