20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

LANKIDETZA EKONOMIKORAKO BESTE MODALITATE BATZUK

Gainera, EKLk berariaz arautu du kooperatibek partaidetzak izan ditzaketela aurreko

paragrafoan aipatutako edozein erakundetan, betiere sozietate-helburua hobeto betetzeko,

garatzeko edo bermatzeko bada.

Horrekin guztiarekin, EKLk aitortzen du kooperatiba-sozietateek gaitasun osoa dutela, bai

edozein motatako erakundeak eratzeko, bai lehendik daudenetan sartzeko. Horrela, arlo horri

buruz egon daitekeen zeinahi zalantza uxatu behar da.

Elkarte bakoitzean, eraketa-eskrituran edo kasuan kasuko erakundearen partaidetza

hartzeko akordioan, barne-araudian, bazkideen itunetan eta abarretan xedatutakoa beteko

da, eta EKLk ez du alderdien autoerregulazioa garatzeko inolako mugarik ezarri; beraz,

elkartean parte hartzen duten erakundeek adostuko dute lankidetza. Kreditu- eta asegurukooperatiben

kasuan soilik aipatu du EKLk mota horretako erakundeak eratu ditzaketela edo

horietan partaidetzak izan ditzaketela, baldin eta haiei aplikatzekoa zaien araudi sektoriala

une oro errespetatzen badute.

21.1.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatibak beste erakunde horietan parte hartzen badu, garrantzitsua da behekoa

kontuan hartzea:

Kooperatiben zerga-araubidea arautzen duen foru-araudiak (AKZAA, GKZAA eta

BKZAA) zenbait muga ezarri dizkio kooperatibak ez diren entitateen kapital sozialean

parte hartzeari, % 25etik aurrera. % 50erainoko muga ezarri die kooperatibaren beraren

prestaketa-jarduerak, jarduera osagarriak edo mendekoak egiten dituzten entitateei, eta

partaidetza horiek, guztira, ezin dute kooperatibaren baliabide propioen % 50 gainditu. Hala

ere, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak % 50etik gorako partaidetza-kopurua baimentzeko

aukera arautu du, baldintza jakin batzuk betez gero, betiere justifikatzen bada partaidetza

horrek laguntzen duela kooperatibaren helburu sozialak hobeto betetzen, eta kooperatibaren

jarduteko funtsezko printzipioak urratzen ez baditu.

Era berean, onura publikoko kooperatiben kasuan, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuak,

onura publikoko kooperatiba-sozietateei buruzko prozedurei eta betekizunei buruzko

erregelamendua onartzen duenak, honako baldintza hau ezarri du izaera hori eskuratzeko:

kooperatiba merkataritza-sozietateetan gehiengoaren partaidetzen titularra bada, zuzenean

edo zeharka, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrean

egiaztatu beharko du partaidetza horien titulartasunak dena delako kooperatiboaren interes

orokorra hobeto betetzen laguntzen duela.

29.2. Kooperatiben arteko lankidetza-akordioak

153. artikulua.– Kooperatiben arteko lankidetza-akordioak.

Kooperatibek lankidetza-akordioak sinatu ahal izango dituzte beste kooperatiba batzuekin,

beren helburu sozialak betetzeko. Akordio horien ondorioz, kooperatibek eta beren bazkideek

hornidura-eragiketak eta produktu- zein zerbitzu-entregak egin ahal izango dituzte beraiekin

akordioa sinatzen duten kooperatibetan. Eragiketa horiek kooperatiba-jardueratzat joko

dira, kooperatibek beren bazkideekin egiten dituzten jarduerak bezala.

542

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!