20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA-INTEGRATZEA ETA -TALDEKATZEA:

BIGARREN MAILAKO EDO MAILA HANDIAGOKO KOOPERATIBAK

EKLk xedatutakoaz beste, ez dago kontu-hartzaileei, errekurtso-batzordeari edo

likidatzaileei buruzko aipamenik. Oro har, EKLren araubidea malguagoa da eta Estatuko

Kooperatiben Legeak baino muga gutxiago ditu.

28.6. Likidazioa

150. artikulua.– Likidazioa.

Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatiba bat desegiten eta likidatzen bada,

bazkideen artean banatuko da soberako aktiboa, azken bost urteetan jasotako itzulkinen

proportzio berean, edo, bizitza laburragoa izan duten kooperatibetan, sortze-unetik hasita

jasoriko itzulkinen proportzio berean. Horrelakorik ez badago banatuko da bazkide

bakoitzak kooperatibaren jardueran duen parte-hartzearekiko proportzioan, edo, bestela,

entitate bakoitzak kooperatiba hartan duen kideekiko proportzioan.

28.6.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artikulu bakarra da eta hizkera ez-sexistaren arabera moldatu da. Hori gorabehera, eduki

berdina dauka.

Bigarren mailako edo maila goragoko kooperatibak desegin ondoren, eta likidazioa eginez

gero, EKLk araututa dauka soberako aktiboa bazkideen artean banatu beharko dela, azken 5

urteetan jasotako itzulkinaren zenbatekoaren proportzioan. Epe hori baino laburragoa bada,

konstituzioarena hartuko da. Epea laburragoa balitz, sortze-aldiarena aintzat hartuko da.

Itzulkinik banatu ez duen bigarren mailako kooperatiba bat likidatzean, soberan geratu

den aktiboa kooperatibako bazkide guztien artean banatzeko aukera dago, bai kooperatibapartaidetzaren

proportzioan, bai kooperatibako kide diren erakunde bakoitzeko kidekopuruaren

arabera.

28.6.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Kooperatiba bat likidatzeko prozesu guztietan bezala, bigarren mailakoetan edo maila

goragokoetan, aztergai dugun artikuluak arautu du soberako aktiboa bazkideen artean

banatuko dela, azken bost urteetan jasotako itzulkinaren zenbatekoaren proportzioan,

kooperatibak urtebete baino gutxiago badu sortu zenetik zenbatzen hasita.

Likidazio-prozesua egiteko, Euskadiko Kooperatiben Legearen artikuluetara jo behar

dugu (91. artikulutik 100. artikulura).

28.6.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko legerian, bigarren mailako kooperatibek Euskadiko lege-araudian baino

erregulazio urriagoa du.

Estatuko Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen inguruan, badira kontu

bi osagarri gisa aplika daitezkeenak:

− Estatuko Kooperatiben Legearen 77.4 artikulua. Likidazioaren kasuan, nahitaezko

erreserba-funtsa funts hori osatzen duten kooperatiba-sozietateetako bakoitzaren

izaera bereko funtsera eskualdatuko da, bai eta horren ondoriozko gainerako

538

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!