20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA-INTEGRATZEA ETA -TALDEKATZEA:

BIGARREN MAILAKO EDO MAILA HANDIAGOKO KOOPERATIBAK

urtebete lehenago gutxienez. Kooperatibatik bereizi baino lehen, bigarren mailako

edo maila handiagoko kooperatibarekin hitzartutako betebeharrak bete beharko

ditu, edo, artezkaritza-kontseiluak hala erabakiz gero, kalte-ordaina eman beharko

dio kooperatibari dirutan. Gainera, eta estatutuetan kontrakorik aurreikusi ezean,

bereizitako entitateak jarraitu beharko du, bi urtez gutxienez, baja hartu aurretik

hartutako konpromisoak.

28.3.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

147. artikuluaren berrikuntzetako bat hizkera ez-sexistaren arabera egindako egokitzapena

da, askozaz ere nabariagoa gaztelaniazko testuan.

Berritasun aipagarriena artikulu horren bigarren atalean dago. Oro har, edozein pertsona

juridiko onartzeko artezkaritza-kontseiluaren erabakia beharrezkoa bada ere, legeak dio

estatutuek berariaz eman diezaioketela eskumen hori batzar orokorrari, eta, hortaz, garrantzi

handiagoa esleitu dio organo horri (147.2 artikulua).

Legeak kooperatibaren esku utzi du bigarren mailako edo maila goragoko kooperatiba

zeinahi erakunde edo pertsona juridikori zabaltzeko aukera (147.1 artikulua).

Artezkaritza-kontseiluak pertsona juridikoak bazkide gisa onar ditzan, gehiengo indartuaren

edo gehiengo soilaren beharra jaso da (147.2 artikulua). Legeak bi aukera horiek ahalbidetu

ditu.

Halaber, 11/2019 Legeak berariaz jaso du estatutuetan ezar daitekeela (ez da, baina,

nahitaezkoa) behin-behineko lotura-aldiak edo 2 urtera arteko probaldiak eskatzea (147.3

artikulua). Bazkide fisikoen baja ez dago berariaz araututa artikuluan, beraz, Euskadiko

Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen erregulaziora jo behar dugu, bai lanbazkideei

dagokienez, bai bazkide laguntzaileei dagokienez.

Pertsona juridikoak diren bazkideen bajari gagozkiola, gutxienez, aurreabisua eman behar

dute urtebete lehenago, baina artezkaritza-kontseiluak salbuetsi ahalko ditu aurreabisu hori

egitetik. Aipaturiko organoak bigarren mailako kooperatibarekin hartutako betebeharrak

betetzera behartu ditzake, edo, bestela, diru-ordaina ematera.

28.3.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Araudi berriaren hartzaile nagusiak lehen mailako kooperatibak eta haien lan-bazkideak

dira, bai eta haren xedean lagundu dezaketen eta estatutuek debekatzen ez duten beste

edozein erakunde eta pertsona juridiko publiko zein pribatu ere (147.1 artikulua).

Baja eman ahal izateko, gutxienez, urtebete lehenago aurreabisua emateko betebeharra

ezarri zaie erakundeak diren bazkideei (147.3 artikulua); bai eta kooperatibarekiko

betebeharrak betetzekoa, edo ordainketa ekonomikoa egitekoa, bazkide horien kontura,

egiatan banandu aurretik.

Ondorio hori estatutuetan ezarritakoa gorabehera gertatuko da, baita estatutuetan ezer ez

bada ezarri ere.

534

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!