20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

28. KOOPERATIBA-INTEGRATZEA ETA -TALDEKATZEA:

BIGARREN MAILAKO EDO MAILA HANDIAGOKO

KOOPERATIBAK* 1

28.1. Sarrera

Kooperatiba-sozietateek aurrera egin eta bizirauteko bitartekoen artean, integrazioa dago,

eta bitarteko horren tresnetako bat bigarren mailako kooperatiba-sozietatea da. Gaur egun,

inoiz baino indar handiagoz nabarmentzen ari da halakoen beharra, inguruan eta merkatuan

gertatzen ari diren inguruabarrek eraginda, oro har, enpresen egiturak modernizatu

ez ezik, filosofia ere aldatu behar izaten baitute enpresa askok. Ingurumari horretan

aldarrikatu behar dugu “sozietate kooperatiboen arteko lankidetza” deritzon kooperatibaprintzipioaren

garapena, eta hori gauzatzeko bitartekorik egokiena bigarren mailako edo

hortik gorako kooperatiba-sozietatea eratzea da. Integrazioak eta taldekatzeak tamaina

handiagoa ahalbidetzen du, kooperatibaren oinarrizko ezaugarriei eta sozietate-era horretatik

eratorritako abantailei uko egin gabe.

Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibei emandako konfigurazioa arauzko

bide bideragarria izan da kooperatiben arteko elkartzeak sustatzeko, elkarte horiek enpresalankidetza

eraginkorrerako esparrua behar baitute, baina kooperatiba-egitura jatorrari

eutsita eta integrazioan esku hartzen dutenen autoerregulazioari oratuta, elkartutako guztiak

kooperatibak izan ez arren, gehien-gehienak badirelako.

Euskadiko Kooperatiben Legeak (aurrerantzean, EKL) enpresa-lankidetzaren eskakizunei

erantzun die erregulazio honi esker, bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibataldeen

ezaugarri eta berezitasunak aintzat hartzen dituen egitura organikoa diseinatuta.

Hala, III. kapituluaren barruan, kooperatibak integratzeari eta elkartzeari buruzkoan, 1.

atala aurkituko dugu, “bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibak” izenekoa. Atal

horrek sei artikulu ditu, 146. artikulutik 151. artikulura bitartekoak, biak barne. Hona hemen

artikulu horien edukia:

146. artikulua.– Helburua eta ezaugarriak.

147. artikulua.– Bazkideen ahalmenak, bazkide bilakatzea eta bazkideen bajak.

148. artikulua.– Araubide ekonomikoa.

149. artikulua.– Egitura organikoa eta boto-eskubidea.

150. artikulua.– Likidazioa.

151. artikulua.– Araudi osagarria.

28.2. Helburua eta ezaugarriak

146. artikulua.– Helburua eta ezaugarriak.

* Sara Santana Alvarado andreak, KONFEKOOPeko lege-teknikariak, egindako iruzkina.

531

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!