20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SOZIETATE KOOPERATIBO TXIKIA

27.6.1bis. Kontu-auditoretza

145. artikulua.– Kontu-auditoretza.

Sozietate kooperatibo txikiek kanpoko auditoretzara aurkeztu beharko dituzte urteko

kontuak eta kudeaketa-txostena, Kontu Ikuskatzeari buruzko Legeak eta bere garapenarauek

xedatutako moduan.

Gainerako kasuetan, sozietate kooperatibo txikiak batzar orokorrak erabakitzen duenean

auditatu beharko ditu kontuak, batzarrean diren eta ordezkatutako bazkideen gehiengoak

hala erabakitzen duenean, edo bazkideren batek eskatzen duen bakoitzean. Azken kasu

horretan, kontu-auditoretzak eragiten dituen gastuak estatutuetan araututako moduan

ordainduko dira”.

27.6.2bis. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak ez zuen kooperatiba-sozietate

txikia arautu; Kooperatiba-sozietate txikiari buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legeak arautu

zuen, EKEEra egindako igorpenari kalterik egin gabe. Legearen 145. artikuluaren edukia eta

Kooperatiba-sozietate txikiari buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legearen 10. artikuluaren

edukia ia-ia berdinak dira.

27.6.3bis. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Lehenengo idatz-zatiak aginduzko edukia du, eta ezarrita dakar urteko kontuak eta

kudeaketa-txostena (administrazio-organoak prestatu behar du) ikuskatu behar direla,

kontu-auditoretzaren legean eta hura garatzeko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz;

gainera, aipatutako legearen arabera, urteko kontuen auditoretza kontu horiek egiaztatzean

datza, ondarearen, finantza-egoeraren eta ikuskatutako erakundearen emaitzen irudi zehatz

eta fidela adierazten dutenetz irizte aldera, aplikagarria den finantza-informazioaren

arauzko esparruaren arabera Era berean, urteko kontuekin batera aurkezten den kudeaketatxostena

ere egiaztatu beharko da, urteko kontu horiekin bat ote datorren eta haren edukia

aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat ote datorren irizte aldera (ikus KALen 4.

artikulua).

Bigarren atalak eduki mistoa du; izan ere, urteko kontuak ikuskatzeko eskaera dakar

(aginduzko edukia), batzar orokorrak edo bazkide batek hala erabakitzen duenean batzarrera

bertaratutako eta ordezkatutako bazkideen botoen gehiengoa dela bide. Nolanahi ere, azken

kasu horretan, estatutuetan zehaztu behar da gastuak nork ordainduko dituen (adibidez,

kooperatibaren kontabilitateak funtsezko kontabilitate-akatsik ez badu, ordaindu behar duena

kooperatiba edo eskatzailea izatea hauta daiteke). Horixe da atal honetako hautazko zatia).

27.6.4 Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko kooperatiba-araudian ez dago artikulu baliokiderik, eta hori, neurri batean,

kooperatiba-mota hori arautu ez duelako gertatzen da, oro har, kooperatiba guztientzat

529

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!