20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SOZIETATE KOOPERATIBO TXIKIA

27.5. Egokitzapenari eta desegiteari buruzko xedapenak

27.5.1. Estatutu sozialak egokitzea

142. artikulua.– Estatutu sozialak egokitzea.

1.– Baldin eta sozietate kooperatibo txikiak gainditu egiten badu iraupen mugagabeko

bazkide langileentzat edo lan-bazkideentzat ezarritako kopurua, estatutu sozialak

egokitu beharko ditu.

2.– Halaber, baldin eta lehenago sorturiko sozietate kooperatiboren batek sozietate

kooperatibo txikiaren forma hartu nahi badu, eta arau honetan finkatu diren

betekizunak betetzen baditu, estatutu sozialak egokitu beharko ditu lege honen

aginduetara.

27.5.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak ez zuen kooperatiba-sozietate

txikia arautu; Kooperatiba-sozietate txikiari buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legeak arautu

zuen, 4/1993 Legearen artikulu jakin batzuetara egindako igorpenari kalterik egin gabe.

Legearen 142. artikuluaren edukia eta Kooperatiba-sozietate txikiari buruzko ekainaren

25eko 6/2008 Legearen 7. artikuluaren edukia ia-ia berdinak dira.

Berrikuntza juridiko bakarra dago, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko

4/1993 Legerako igorpena kendu baita.

27.5.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

1. atalaren edukia aginduzkoa da, eta bertan ezarri da kooperatiba txikiak hamar bazkide

langile edo lan-bazkide baino gehiago baditu, sozietatearen estatutuak egokitu behar dituela,

kooperatiba-sozietate txikia izateari utzita.

2. atalak eduki mistoa dauka, aginduzkoa zein xedapenezkoa izan baitaiteke. Aginduzkoa

litzateke baldin eta txikia ez den kooperatiba batek betekizunak izateari uzten badio

eta kooperatiba txiki batenak baditu. Kasu horretan, kooperatiba gisa jarraitu nahi badu,

estatutuak egokitu beharko ditu kooperatiba txiki bat izateko, eta estatutuak egokitu nahi

ez baditu kooperatiba-sozietate txikientzat ezarritako araudiaren arabera, adibidez, sozietate

mugatu bihurtu ahal izango da (arauaren xedapenezko zatia, kooperatibak sozietateestatutuak

ez egokitzea erabaki baitu).

27.5.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko legerian ez dago bat datorren manurik, kontuan hartuta kooperatiba-modalitate

hori ez dela arautzen.

27.5.1bis. Sozietatea desegiteko arrazoiak

143. artikulua.– Sozietatea desegiteko arrazoiak.

526

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!