20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SOZIETATE KOOPERATIBO TXIKIA

karguari (ikus EKLren 140.3 eta 46.1 artikuluak), esate baterako, 2023ko ekainaren 30ean

egiten den ohiko batzar orokorra izan arte. Eta kontseilukideren batek kargua uzten badu,

adibidez, 2020ko urriaren 5ean, azaroaren 1ean ezohiko batzar orokorra egiten bada eta beste

kontseilukide bat aukeratzen bada, hark kargugabetzen duenari geratzen zaion aldia izango

du agintaldia, hau da, 2023ko ekainaren 5era arte, organoaren berritzea aldi berekoa delako.

5. atala, artezkaritza kontseiluaz diharduena, aginduzkoa eta aukerakoa da. Horren

gutxieneko osaera (aginduzko edukia), gutxienez, bi bazkide langilek edo lan-bazkide

mugagabek osatu behar dute, eta, kasu horretan, batzordeburuak eta idazkariak aginduzko

edukia izan behar dute. Aurrekoa esanda, horrek ez du esan nahi artezkaritza-kontseiluak

osaera handiagoa izan ez dezakeenik (aukerako edukia), adibidez, hiru pertsona eta hirugarren

karguren bat (aukerako edukia), adibidez, buruordea.

6. atala aginduzkoa eta aukerakoa da, eta arautu duen gaia administrazio-organoak

bilkura egin behar duen gutxieneko aldizkakotasuna da, kooperatibak sozietate-estatutuetan

zehaztu dezakeela (aukerako edukia), baina denborazko muga ezarri du (aginduzko edukia),

gutxienez, hiru hilerik behin batu behar delako. Adibidea: estatutuetan zehaztu da artezkaritzakontseilua

bi hilean behin bilduko dela, maiztasun hori oporraldiarekin bat datorrenean izan

ezik; kasu horretan, hurrengo hilabetera atzeratuko da bilkura.

Era berean, administrazio-organoak erabakiak hartzeko behar diren gehiengoak zehaztu

dira, eta nahikoa da emandako baliozko botoen gehiengoa (bertaratutako kontseilukideen

abstentzioak zenbatu gabe, boto zuriak halakotzat ez direla hartzen kontuan hartuta, EKLren

48.3 artikuluak egiten duenaz beste, hori guztia legez edo estatutu-erregulazioz gehiengo

indartua behar duen akordio bat denean izan ezik, hala nola antolaketari eragiten ditoen

aldaketa garrantzitsuak ebaztea (ikus EKLren 48.3.c) artikulua). Azken artikulu horrek

dioenez, administrazio-organora bertaratutako pertsonen baliozko botoetatik, gutxienez bi

herenen aldeko botoa beharko litzateke, balio osoz. Adibidea: lau kontseilukidek osaturiko

artezkaritza-kontseiluan hiru kontseilukidek parte hartzen dute. Gehiengo arrunta eta

kualifikatua berdinak izango lirateke: kasu horretan, nahikoa lirateke baliozko bi boto.

Artezkaritza-kontseiluak bi kide dituenean, kontseiluburuak, berdinketa gertatuz gero, ez

du boto erabakitzailerik edo kalitatezkorik izango (aginduzko edukia), estatutuetan berariaz

aitortzen edo esleitzen bazaio (aukerako edukia). Eta horren erregulazioa alderantzizkoa da,

artezkaritza-kontseiluak hiru kidek edo gehiagok osatzen badute: kalitateko botoa edo boto

erabakitzailea aitortzen zaio, estatutu-xedapen bidez berariaz kentzen ez bazaio.

7. atalak aginduzko edukia dauka, eta artezkaritza-kontseiluko idazkariak batzar-deia

egiteko prozedura arautu da, baldin eta kontseiluburuak batzarrerako deia egin ez badu,

gutxienez, boto guztien ehuneko hogei ordezkatzen duten bazkideek hala eskatuta, bazkideen

eskaera jaso zuenetik hogei egun balioduneko epea igaro ondotik (ikus EKLren lehenengo

xedapen gehigarria). Adibidea: bazkide langile batek (artezkaritza-kontseiluan inolako

kargurik ez duena), hiru bazkide langileko kooperatiba txiki batean, 2021eko urtarrilaren

2an, ezohiko batzar orokor bat egiteko eskatu dio kooperatibako buruari , eta hogei egun

baliodun igaro ondoren, idazkariak 2021eko otsailaren 8an deitu du, bazkide eskatzaileak

proposatutako aztergaien zerren eta erabaki-proposamen guztiak jasota. Horiek bazkide

guztien esku jarriko dira kooperatibaren egoitzan edo, bestela, bazkideen bizilekura bidaliko

lirateke, bazkideek hala eskatuz gero eta sozietate-estatutuek hala arautzen badute.

524

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!