20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SOZIETATE KOOPERATIBO TXIKIA

27.2.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko legerian ez dago bat datorren manurik, kontuan hartuta ez dela kooperatibamodalitate

hori arautzen. Eta beste autonomia-erkidego batzuetako legeak ere ez dira

aplikagarriak

27.3. Organo sozialak

27.3.1. Berariazko arauketa sozietate kooperatibo txikientzat

140. artikulua.– Organo sozialak.

1.– Sozietate kooperatibo txikiko organoak batzar orokorra eta administrazio- eta

ordezkaritza-organoa dira. Batzar orokorra izango da organo garrantzitsuena, eta

administrazio- eta ordezkaritza-organoa honelakoa izan daiteke: pertsona bakarrekoa

–administratzaile bakarra–, pluripertsonala –administratzaile solidarioak edo

mankomunatuak–, edo kolegiatua –artezkaritza-kontseilua–.

2.– Batzar orokorra, kapitulu honetan jaso gabeko gaiei dagokienez, lege honetan

xedatutakoaren arabera arautzen da.

3.– Administrazio- eta ordezkaritza-organoa sozietate kooperatibo txikiko bazkide

langileek edo lan-bazkideek osatuko dute beti, eta lege honen xedapenak izango ditu

arau, kapitulu honetan jasotako berezitasunak kontuan hartuta.

4.– Administrazio- eta ordezkaritza-organoa pertsona bakarrekoa bada –administratzaile

bakarrak osatua– edo pluripertsonala bada –administratzaile solidarioek edo

mankomunatuek osatua–, eta artikulu honen hurrengo apartatuan jasotako kasua

gertatzen bada, karguaren iraupena bost urtekoa izango da. Epe hori betetzean,

berriro pertsona berak hautatuko dira edo izendapen berria egin beharko da.

5.– Sozietate kooperatibo txikien administrazio- eta ordezkaritza-organoa artezkaritzakontseilua

bada, bi pertsonak osatuko dute gutxienez kontseilua. Haietako bat

lehendakari izango da, eta bestea, idazkari.

6.– Sozietate kooperatibo txikien artezkaritza-kontseiluak estatutu sozialetan zehaztutako

maiztasunez bildu beharko du. Hala eta guztiz ere, organo horrek hiru hilean behin

bildu beharko du, gutxienez.

Artezkaritza-kontseiluaren erabakiak –legeak edo estatutuek hala agintzen dutelako

gehiengo kualifikatuz hartu beharrekoak ez badira– behar bezala emandako botoen

gehiengoz onartuko dira. Ez dira behar bezala emandako bototzat hartuko bilkuran

dauden kontseilarien abstentzioak.

Lehendakariaren botoak ahalmena izango du berdinketak erabakitzeko, baina ez

artezkaritza-kontseiluko kideak bi direnean, salbu sozietate kooperatibo txikiaren

estatutuetan kontrakoa ezartzen bada.

7.– Artikulu honetako 5. apartatuan agertutako kasua gertatuz gero, sozietate

kooperatibo txikiko artezkaritza-kontseiluko idazkariak egin dezake batzar orokorra

522

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!