20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SOZIETATE KOOPERATIBO TXIKIA

langileak edo lan-bazkideak kontratatzeko dauzkaten mugak lege honetan ezarrita

daudenak izango dira.

139. artikulua.– Hasierako nahitaezko ekarpenak mugatzea.

Sozietate kooperatibo txikiek besteren konturako langileei, sozietatean sartu ahal izateko

iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide bezala edo iraupen jakineko bazkide

bezala, exiji diezazkieketen hasierako nahitaezko ekarpenak ezingo dira, bazkide mota

horietako bakoitzarentzat, handiagoak izan –baliokideak gehienez ere– sozietatera azkena

sartutako bazkideak, kasu bakoitzean dagokion motakoak, guztira eginiko nahitaezko

ekarpenak baino, ekarpen horiei dagozkien eguneratzeak eginda. Nolanahi ere, eguneratze

horiek ezingo dira handiagoak izan ekarpenak egin zirenez gero Estatistikako Institutu

Nazionalak argitaratutako kontsumo-prezioen indizea aplikatuta ateratzen dena baino.

27.2.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, lehen azaldu dugun

bezala, ez zuen kooperatiba-sozietate txikia arautu, baizik eta kooperatiba-sozietate

txikiari buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legeak. Hala, legearen 138. eta 139. artikuluak

eta aipatutako azken legearen 3. artikuluaren (lehen lau ataletan) eta 4. artikuluaren edukia

berdin-berdinak dira.

Legegileak kendu egin du Kooperatiba-sozietate txikiari buruzko ekainaren 25eko 6/2008

Lege indargabetuaren 3. artikuluaren 5. atala, kooperatiba txikiak. Xedapen horren arabera,

kooperatiba eratzen zenetik 5 urtera, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari jakinarazi eta

egiaztatu behar zion (erregelamenduz zehaztutako moduan) besteren konturako langileekiko

eta, hala badagokio, bazkide langileekiko lan-bazkideekiko egoera Euskadiko Kooperatibei

buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak ondorio horretarako araututa zituen baldintzekin bat

zetozela. Horixe da berritasun bakarra.

27.2.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

138. artikuluak lau atal dakartza:

1. atalak bi zati dauzka: bata, xedapenezkoa eta, bestea, aginduzkoa. Alde batetik, lan

elkartuko edo erkideagoan ustiatzeko kooperatiba txikiei aukera ematen die besteren

konturako langileak kontratatu ahal izateko, edozein kontratu-modalitatetan, eta, hala

badagokio, bazkide langileak edo iraupen mugatuko langileak kontratatu ahal izateko

(manuaren xedapenezko zatia), eta, bi kasuetan, bost urteko gehieneko epe jakin baterako

(manuaren aginduzko zatia), bazkide langile edo lan-bazkide mugagabeen kopurura iritsi

arte (lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak), EKLren 26.2 eta 103.4 artikuluek txikiak

ez diren kooperatibentzat araututako muga arrunten gainetik; muga horiek ez ditugu

iruzkinduko, ez aipatuko, lan honetan iruzkindu direla aintzat hartuta. Adibidez, kooperatiba

txiki batek 3 bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe baditu, iraupen mugatuko 3 bazkide

edo iraupen mugatuko 2 bazkide eta besteren konturako langile bat kontrata ditzake.

2. atala aginduzkoa da, eta bertan zehaztu da kooperatiba txiki bat izan dezakeen besteren

520

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!