20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ENPRESAK SUSTATZEKO KOOPERATIBAK

Era berean, ez dira nahastu behar enpresak sustatzeko kooperatibak (edo, Nafarroako

kasuan, ekintzaileen kooperatibak) eta fakturazio-kooperatibak. Enpresak sustatzeko

kooperatibak dagokion autonomia-araudiaren arabera eratuta daude, eta kooperatiben balio

eta printzipioei men egiten diete, beste autonomia-erkidego batzuetan abian dauden kasuek

erakusten dutenez.

Aitzitik, fakturazio-kooperatibetan, norbere konturako lana egiten duten pertsonak biltzen

dituen egitura bat sortzen da. Zerbitzu hori erabili nahi duten pertsonek kide bihurtu behar

dute, sozietatearen kapitalari ekarpena eginda. Erakundeak, bestalde, fakturazio- eta Gizarte

Segurantzako alta-zerbitzuak ematen ditu, eta, kasu batzuetan, lege-aholkularitza orokorraz

gain, finantzaketa lortzeko prestakuntza edo laguntza ere eskaintzen du.

Funtzionamenduari dagokionez, nagusiki linean egiten dena, norbere konturako langileak

gauzatzen du, baina faktura kooperatibak egiten du. Langile autonomoak fakturatutakoa

jasotzen du, baina erakundeak ehuneko jakin bat atxikitzen du fakturatik, kudeaketazerbitzuaren

zioz (oro har, % 4 eta % 6,5 artekoa, kasuaren arabera). Era berean, erakundeak

alta ematen dio bazkideari gizarte-segurantzan besteren konturako langileen araubide

orokorrean, fakturatutako jarduera estaltzeko behar diren egunetan. Kasu gehienetan,

zerbitzuak noizbehinka ematen dituzten pertsonak dira, langile autonomoen araubide

bereziaren kuota osoa ordaintzea saihesten dutenak.

Ekinbide horiek kooperatiba-moldearen iruzurrezko erabileratzat hartzen dira, eta,

horregatik, kooperatiba horietako batzuk deskalifikatu egin dira. Gainerakoei dagokienez,

indarra galdu dute eta ia desagertu egin dira; izan ere, bazkide asko kooperatibako bazkide

izan ziren bitartean, langile autonomo gisa ordaindu behar zituzten kuotak ordaintzera

zigortu zituzten, % 20ko errekargua gehituta.

Kooperatiba-printzipioen arabera artezten eta abiaburu horiek errespetatzen ez dituzten

erakundeak dira, izaera instrumental hutsa dutenak, eta bezeroekiko harreman ezartzen dute

langileekin, bazkideekiko harremana baino.

Aitzitik, enpresak sustatzeko kooperatibek ekosistema egokia eskaintzen dute ekintzaileek

beren negozio-ideia gauzatu ahal izan dezaten, auren lana modu erregularizatuan garatuz,

baldintza duinetan eta eredu kooperatiboaren estandarren eta parametroen arabera. Eredu

horretan, bazkideek kudeaketan parte hartzen dute eta sinergiak sortzen dituzte haien artean,

eta, aldi berean, laguntza jasotzen dute enpresa-proiektua garatzen ari diren bitartean.

515

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!