20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ENPRESAK SUSTATZEKO KOOPERATIBAK

hedatu dira Europako beste herrialde batzuetara, hala nola Italiara, Austriara, Hungariara eta

Herbehereetara.

Andaluziako araudian funtsaturik, beste autonomia-erkidego batzuk, kasurako, Kantabriak,

2013. urtean (KKLren 130. artikulua) edo Extremadurak, 2018. urtean (EXKLren 172.

artikulua), mota horretako kooperatibak jaso dituzte, izen bera erabiliz.

Bestalde, 2015ean, Kataluniak bere kooperatiba-legearen hirugarren xedapen gehigarrian

jaso zuen kooperatiba-mota hori, baina enpresak sustatzeko kooperatiba izendatuta.

Euskadiko erregulazioan ere izendapen horren alde egin da.

26.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Lehenik eta behin, kooperatiba mota horiei aplikatu beharreko araudiari dagokionez,

honako hau ezarri da (EKLren 102.3 artikulua):

• kooperatiba bakoitzak bete beharko ditu lege honetan bere burua sortzeko ezartzen

diren printzipioak;

• kooperatiba-motari aplikatu beharreko xedapen bereziak bete beharko ditu;

• eta, dagokion atalean aurreikusten ez den guztirako, berriz, arau orokorrak bete

beharko ditu.

Sozietate-helburuari gagozkiola, ekintzaile berriek garatzen dituzten jarduera ekonomiko

eta sozialak sortzen eta hazten laguntzea ezarri da (EKLren 135.1 artikulua). Ikusten denez,

arauketak funtsezko bi alderdi jorratu ditu ekintzailetza-prozesuaren baitan: enpresaproiektuaren

sorrera eta sendotzea. Une korapilatsuak dira esandakoak, eta enpresaproiektu

askok, kooperatiboak izan zein ez, porrot egin dezakete laguntzarik, zerbitzurik eta

prestakuntzarik ez badute.

Bestalde, aitortu gabeko ekonomiaren esparruan emango liratekeen zerbitzuak azaleratu

eta erregulatzeko tresnatzat har dezakegu, eredu kooperatibotik abiatuta. Horrela jaso da

berariaz Andaluziako eta Kantabriako erregulazioen zioen azalpenetan.

Jarraian, eskain daitezkeen laguntza-jarduerak jaso dira, baina, aintzat hartu behar da

zerrenda hori ez dela, inola ere, zerrenda itxia (EKLren 135.2 artikulua):

• lanbide-orientazioa;

• jarduera bakoitza garatzeko behar diren enpresa-trebetasunak;

• jardueren tutoretza lehenengo urteetan.

Beste alde batetik, 2013an, Nafarroan kooperatiba modalitate berri bat sortu zen,

Nafarroako Ekintzaileen kooperatiba, S. Koop/Cooperativa de emprendedores de Navarra

S. Coop. deiturikoa, ANEL ekimenari atxikita, eta kooperatiba horrek baditu alde batzuk

kapitulu honetan deskribatu dugun kooperatiba-motarekin. Nafarroako kooperatiba horren

helburua dugu enpresa kooperatiboak babestea eta sortzea, ekintzaileek benetako esperientzia

ekintzailea izan dezaten eta beren jarduera abian jar dezaten enpresa sortu aurretik, enpresa

bideragarria ote den egiaztatzeko. Horretarako, ekintzaileen kooperatibako profesionalen

laguntza eta aholkularitza baliatzen dute. Ekintzaileak kooperatibako bazkideak dira, eta,

horregatik, enpresa-mintegi batetik bereizten da.

514

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!