20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GIZARTERATZE-KOOPERATIBAK

Ikusmira aldatuz, EKLren 133. artikuluak aukera ematen du gizarteratze-kooperatibei

orientazio bikoitza emateko, jarduera kooperatibizatuaren arabera, betiere aipatutako bi

kolektibo ahulen inguruan.

Kooperatiba-jarduera lan elkartua izan daiteke; kasu horretan, GKOOPek lan elkartuko

kooperatiba (LEK) gisa funtzionatuko du, araubide juridiko espezifikoari lotuta. Desgaitasuna

duten edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonek beren lana egingo dute, eta

kooperatibak hirugarrenentzako ondasunak eta zerbitzuak ekoitziko ditu.

GKOOPek LEK gisa jarduten duenean, GKOOPen araubide juridiko berariazkoak arautzen

ez duen guztian, LEKei buruzko araudia aplikatuko da (EKLren 103-107 artikuluak).

Horren inguruan ez da inolako zalantzarik izan behar; izan ere, kooperatiba bakoitzak, bestalde,

bete beharko ditu, bai lege honetan bere burua sortzeko ezartzen diren printzipioak,

bai dagokion motari aplikatu beharreko xedapen bereziak; dagokion atalean aurreikusten ez

den guztirako, berriz, arau orokorrak bete beharko ditu (EKLren 102. artikulua). GKOOPen

kasuan, berriz, hiru maila ditugu, GKOOPena berarena, GKOOPen generikoa, lana jarduera

kooperatibizatua denean, eta EKLren orokorra, kooperatiba mota guztientzat. LEKen

lege-araubidea zehatz-mehatz aztertzeko, obra honen kapitulu egokiari lotzen gatzaizkio.

EKLk ematen duen bigarren aukeraren arabera, gizarteratze-kooperatibak kontsumokooperatiba

gisa jardun dezake, desgaitasunen bat duten edo gizarte-bazterketako egoeran

dauden GKOOPeko bazkideak hartzaile dituzten ondasunak edo zerbitzuak hornituta.

Ondasun edo zerbitzu horiek orokorrak zein zehatzak izan daitezke eta, azken kasu horretan,

kolektibo hartzaileen beharrizan berariazkoei erantzun behar diete (adibidez, desgaitasuna

duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak).

Lan elkartuko kooperatiba gisa jarduten duten GKOOPei buruz esan berri dugun moduan,

kontsumoko kooperatiba gisa jarduten dutenean, kooperatiba-mota horren erregulazio

juridikoa aplikatuko da legeria osagarri gisa, hau da, EKLren 108. artikuluak dakarrena.

Kontsumo-kooperatiben erregulazio juridiko-positiboa sakonago aztertzeko, iruzkinbilduma

honi dagokion kapitulura joko dugu.

25.3.2. 134.1 artikulua

Kontuan harturik gizarteratze-kooperatibaren helburu nagusia gizarte-zerbitzu bat modu

kooperatiboan eskaintzea dela, 134.1 artikuluak bide ematen dio, GKOOPen barruan, gizartezerbitzuen

arloan erantzukizunak dituzten erakunde publikoen ordezkariek lankidetzan

aritzeari.

Ikuspegi teknikotik, sortzen den aukera hauxe da: erakunde publikoak ordezkatzen dituzten

pertsonak GKOOPen bazkide laguntzaile gisa hastea (EKLren 19.5 artikulua). Izaera

hori eskuratzeko, dagokion erakunde publikoak GKOOPen estatutuetan jasotako kapitalekarpena

egin beharko du. Gainera, bazkide den erakunde publiko laguntzailearen ordezkari

gisa hartzen den pertsona fisikoak ekarria egin beharko dio GKOOPi, lan eginez, laguntza

tekniko profesionalaren arloan. Zehaztu behar da pertsona fisiko horrek bazkide laguntzailea

den erakunde publikoaren ordezkari gisa jarduten duela, eta, GKOOPen lan egin arren, ez

dela bertako bazkide langilea.

507

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!