20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GIZARTERATZE-KOOPERATIBAK

Adierazpen horren erabileraren adibide esanguratsuak aurki ditzakegu Europako Gizarteratze

Estrategian, eta horren ondorio diren Gizarteratzeko Ekintza Plan Nazionaletan (Espainiako

estatuan, azkena 2013-2016koa da). Ildo beretik, euskal eremuan, Gizarteratzeko IV. Euskal

Plana (2017-2021) dugu indarrean, Euskadi lurralde inklusiboa izan dadin prestatutakoa.

Horregatik, areago kontuan harturik 133. artikuluak gizarte-bazterketako egoeran dauden

pertsonen gizataldea ere aitortu duela, pentsa genezake “gizarte-inklusioko kooperatibak”

izena egokiagoa litzatekeela, indarrean dagoen “gizarteratze-kooperatibak” adierazpena

eguneratuta.

Bazkide gehienek desgaitasunen bat duten edo gizarte-bazterketako egoeran dauden

pertsonak izan behar dutela dioen nahitaezko betekizunari dagokionez, esan dezagun

zentzuzko baldintza eta guztiz justifikatutakoa dela, kooperatibak garatu behar duen

berariazko xedea egiatan garatzen duela bermatzeko, aipatutako kolektibo ahulen behar

bereziak asetzeari dagokionez. Gehiengo hori GKOOP sortzeko unean izan behar da, bai

eta kooperatibak dirauen bitartean ere, eta horrela gertatzen ez bada, kooperatiba desegiteko

arrazoia izango litzateke, Euskadiko Kooperatiben Legearen (EKL) 91.4 artikuluak dioenari

jarraiki, ondoko desegiteko arrazoitzat jotzen baitu: Kooperatiba sortzeko legez eskatzen

den gutxienekotik behera murriztea bazkide kopurua,baldin eta murrizketa horrek hamabi

hilabete baino gehiago irauten badu.

133. artikuluak desgaitasun fisiko, psikiko eta/edo sentsoriala duten pertsonei buruz

egindako aipamena dela eta, desgaitasuna duen pertsonaren kontzeptu teknikoa bilatuko

dugu. Hala, kontzeptu materiala aurki dezakegu, hauxe dioena: pertsona desgaituak dira

urritasun fisikoak, mentalak, intelektualak edo sentsorialak dituztenak, ziurrenik iraunkorrak

direnak eta, hainbat oztoporen eraginez, gizarteko parte-hartze osoa eta eraginkorra ezin

gauzaturik gera daitezke, gainerakoen baldintza berberetan; bestetik, kontzeptu juridikoadministratibo

formala idoro dezakegu, ondokora dioena; aurreko paragrafoan ezarritakoaz

gain, eta ondorio guztietarako, desgaitasunen bat duten pertsonatzat hartuko dira ehuneko

33ko edo handik gorako desgaitaun-maila aitortu zaienak (bi kontzeptu horiek 1/2013

Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 29koak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei

eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartu zuenak, ezarri

zituen 4. artikuluan).

Ondorio praktikoei erreparatuta, EKLren 133. artikulua bete egiten delako segurtasun

juridikoa izateko, desgaitasuna duten pertsonak ditugu izaera hori eraz aitortuta dutenak

agintaritza eskudunaren administrazio-ebazpenaren bidez, betiere desgaitasun-maila,

gutxienez, ehuneko 33koa bada. Euskal Autonomia Erkidegoari gagozkiola, administrazioegintza

horiek foru-aldundietako gizarte-zerbitzuen arloko organo eskudunek ematen dituzte.

133. artikuluak jasotako bigarren kolektiboari dagokionez, hau da, gizarte-bazterketako

egoeran dauden pertsonei dagokienez, berriro ere, egoera hori eraz egiaztatzeko, dagokion

foru-aldundiko agintaritza eskudunak emandako ziurtagiria behar da. Eusko Jaurlaritzaren

erregelamendu zehatz batek gizarte-bazterketako egoera ebaluatzeko irizpideak ezartzen

ditu (385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen

duena).

506

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!