20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

25. GIZARTERATZE-KOOPERATIBAK* 1

133. artikulua.– Gizarteratze-kooperatibak.

Batez ere, desgaitasun funtzional fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten pertsonek eta

gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonek sortuko dituzte gizarteratze-kooperatibak,

eta lan elkartuan oinarritu ahal izango dira bazkideek egindako produktu eta zerbitzuak

antolatu, bideratu eta merkaturatzeko edo orokorrean edo espezifikoki kontsumitzen diren

ondasun eta zerbitzuak eskaintzeko.

134. artikulua.– Bazkideen araubidea.

1.– Edozein gizarte-zerbitzu ematen duten entitate publikoek parte hartu ahal izango

dute, bazkide gisa, gizarteratze-kooperatibetan, dagokien ekarpena eginez eta

entitate publikoen ordezkari bat izendatuz. Ordezkari horrek, kooperatibako

gainerako bazkideekin batera, lan egingo du laguntza teknikoa, profesionala eta

soziala emateko; sozietatearen organo guztietako bileretara joango da, eta ahotsa

izango du haietan.

2.– Gizarteratze-kooperatibek besteren konturako kontratuak egin ahal izango dituzte

izaera bereko taldeekin, beste enpresa batzuek egiten dituzten baldintza beretan;

dena den, kooperatiba hauei ez zaizkie aplikatuko lege honen 103.4 artikuluko

lehenengo paragrafoak langile horiei ezartzen dizkien mugak.

25.1. Sarrera

Kooperatiben Legearen 12. atalean gizarteratze-kooperatibak (GKOOP) arautu dira, goian

transkribatutako 133. eta 134. Artikuluek osatzen dutela.

Gizarteratzeko kooperatiben ezaugarri nagusia da bi gizatalde ahulen premia sozioekonomikoei

erantzuten dietela: desgaitasuna duten pertsonena eta gizarte-bazterketako egoeran

daudenena. Gizatalde kalteberez ari garenean, gizarte-kalteberatasun edo zaurgarritasunaz

ari gara, desabantaila-egoeran dauden pertsona-taldeak aipatuta, haien giza eskubideak ezin

dituztelako baldintza berdintsuetan erabili gizarteratutzat jo ditzakegun pertsonen aldean.

Gizatalde kalteberak Espainiako Konstituzioaren 9.2. artikuluak jasotako xedapenaren

hartzaile garbiak dira, hauxe ezartzen duela: Botere publikoei baldintzak bultzatzea dagozkie

askatasun eta pertsona baten eta taldea osotzen dutenena benetako eta eragileak izan

daitezen; baita galarazi edo osotasuna zailtzen dituzten oztopoak eragitea hiritargoen parte

hartzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura eta gizarte mailan ere.

* Aitor Bengoetxea Alkorta jaunak, UPV/EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko

irakasle elkartu eta GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) erakundeko

zuzendariak, egindako iruzkina.

503

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!