20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUNIOR KOOPERATIBAK

24.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Junior kooperatibena lege berriaren salbuespenezko berritasunetako bat da, haien

funtzionamendua ez baitzegoen araututa aurreko lege indargabetuan. Berrikuntza erabatekoa

da, eta ezin dugu aurrekaririk aurkitu euskal kooperatiben legerian.

Egia da, sarreran esan dugun bezala, kooperatiba horien ibilbidea urte batzuetakoa dela.

Orain arte, tipologiari dagokionez, junior kooperatibak lan elkartuko kooperatiben aterkiaren

babesean kokatu dira, eta araubideaz denaz bezainbatean, kooperatiben erregistroak emandako

zerbitzu-jarraibide bat baino ez zuten. Jarraibide horren bidez, “junior kooperatiba” gisa

kalifikatzeko aukera ematen zitzaien enpresa bat garatzen duten unibertsitateko ikasleek

osatutako lan elkartuko kooperatibei, kooperatiben printzipioak betez eta eraz, ikasleen

prestakuntza akademikoaren zati gisa, unibertsitatearen tutoretzapean, eta Euskadiko

kooperatiben erregistroan inskribatuta.

Jarraibide horretan adierazten zenez, “junior” izena berariaz idatzi behar zen dagokion

erregistro-orrian, eta kooperatiba horiek identifikatu eta kuantifikatu behar ziren lan elkartuko

kooperatiben artean, indargabetutako legearen azken xedapenetako bosgarrenean araututako

estatistika-ondorioetarako.

Xedapen horietatik harago, junior kooperatibaren arauketa guztiz berria da euskal

kooperatiben araubidean. Jarraian, berritasun hori aztertuko dugu.

24.3. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Junior kooperatibak arautzen dituen 132. artikuluak bi atal ditu.

Lehenengoaren izaera xedapenezkoa da, ikasleek junior kooperatibak sortzeko aukeraz

baitihardu. Bestalde, junior kooperatiba izateko nahitaezko baldintzak ezarri ditu: ikasleek

osatzea eta irakaskuntza akademikoen aplikazio praktikoa helburu izatea.

Bigarren atalak, aginduzko izaera duenak, arautu du kooperatibak junior izateari noiz utzi

behar dion, partaideen bilakaera naturala dela eta, bai eta legeak xedatutako tipologiaren

baten barruan noiz txertatu behar den ere, ustez, lan elkartuko kooperatiben tipologiaren

barruan.

132. artikuluaren 1. paragrafoan, junior kooperatiben alderdi subjektiboak eta objektiboak

zehaztu dira.

Lehenengoaren arabera, edozein ikastetxetan matrikulatutako ikasleek eratu behar dituzte

junior kooperatibak. Bigarrenaren arabera, kooperatiba horien helburua izango da ikastetxe

horietan eskuratutako trebetasunak eta ezagutzak praktikan jartzea, ondasunak eta zerbitzuak

ekoizteko jarduera ekonomikoak garatuz.

24.4. Esanahi praktikoa

Junior kooperatiben funtzionamendu-araubidea artezten duten xedapenek, funtsean, mota

horretako kooperatibak eratu ditzaketen pertsonak dituzte hartzaile, hau da, ikasleak. Legeak

500

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!