20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZERBITZU-KOOPERATIBAK

23.5.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

1.- Ezin izango da zerbitzu-kooperatibarik sortu lege honen arabera beste kooperatiba

batzuenak diren sektoreetan jarduteko edo beste kooperatiba mota batzuen helburu

ekonomikoak lortzeko.

Arau honen bidez, mota horretako kooperatibentzat gorde den eremua zein den

argitu da, legeak jasotzen dituen kooperatiben multzoaren barruan. Eremu hori

mugatzeko, honako hau ezarri da: kooperatibaren sektorea edo helburu ekonomikoa

legean araututako beste kooperatiba motaren bati badagokio, eratzen den erakundea

ezin izango da zerbitzu-kooperatiba gisa kalifikatu. Hau da, eratutako entitateak

zerbitzu-kooperatiba baten jarduera bereizgarriren bat garatzen badu ere, ezin

izango da halakotzat hartu, baldin eta haren sektore edo helburu ekonomikoa bat

badator legeak beste kooperatiba-mota bati dagokiola arautzen duenarekin, eta, kasu

horretan, lehentasuna izango du kooperatiba beste mota horren arabera kalifikatzeak,

ez zerbitzu-kooperatiba gisa.

2.- Estatutuetan zehaztuko da zein mailatako lankidetza eskatu ahal zaien bazkideei,

noraino heltzen diren kooperatibari aitortzen zaizkion koordinazio-ahalmenak eta

zer indar duten; halaber, estatutuetan ezarriko da ea kooperatibak parte hartu ahal

duen ala ez bazkideen jarduera, enpresa edo ustiapenak finantzatzen.

Arau horrek estatutuen erregulaziora igortzen du, honako hauek zehazteko:

• Bazkideei eska dakiekeen lankidetza-maila, nork bere jardueran duen askatasunetik

eta erantzukizunetik abiatuta.

• Sozietatearen alde aitortutako koordinazio-ahalmenen irismena eta sendotasuna;

hori bat dator legearen zioen azalpenak kooperatiba horiei esleitzen dien

“koordinazio-erakunde” delakoaren izaerarekin.

Halaber, estatutuetan ezarriko da kooperatibak bazkideen jarduera, enpresa edo

ustiategietan modu finantzarioan parte har dezakeen.

3.- Atal honetan araututako edozein motatako kooperatibek izenaren barruan jaso

ditzakete bazkideek jarduten duten sektorea, lanbide-jarduera edo adar ekonomikoa

edo bazkideen izaera.

Antzeko araua dugu Aragoiko Kooperatiben Legean (2/2014 Legegintzako Dekretua,

abuztuaren 29koa), 78.4 artikuluan; eta Kataluniako Kooperatiben Legean (12/2015

Legea, uztailaren 9koa), 129.4 artikuluan.

Madrilgo Kooperatiben Legeak (4/1999 Legea, martxoaren 30ekoa), 111.3 artikulua

dela bide, onartu baino, ezarri egiten du “profesional liberalek edo artistek osatutako

erakundeak direnean (..) horien izenean zerbitzu profesionalen kooperatiba agertu

beharko da”. Ildo beretik doa Nafarroako legeak (14/2006 Legea, abenduaren

11koa). 71. artikuluak xedatutakoa.

498

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!