20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZERBITZU-KOOPERATIBAK

horiek kooperatiba-jardunbideak erabiltzean, baina komenigarria litzateke erakunde horiek

azter dezaten zer esparrutan izan daitekeen erabilgarria kooperatiba-eraren bidez elkartzea;

izan ere, erakundeon antolamendu- eta funtzio-premien zioz, adibidez, ondasun eta zerbitzuz

hornitu behar dira, eta ondasun eta zerbitzu horiei erantzuteko, kooperatiba sozietateak

abantailak ekar litzake, esate baterako, kostuak murrizten, eta, oro har, mesedegarriak izan

daitezke interes orokorrarentzat.

23.4.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Kontuan hartu beharko da kooperatiba osatzen duen erakundearen (korporazioa edo

organismo publikoa, fundazioa, sindikatua edo elkartea) jarduera eta funtzionamendua

arautzen duen araubide espezifikoa, publikoa edo pribatua.

23.5. Arau osagarriak

131. artikulua.– Arau osagarriak.

1.– Ezin izango da zerbitzu-kooperatibarik sortu lege honen arabera beste kooperatiba

batzuenak diren sektoreetan jarduteko edo beste kooperatiba mota batzuen helburu

ekonomikoak lortzeko.

2.– Estatutuetan zehaztuko da zein mailatako lankidetza eskatu ahal zaien bazkideei,

noraino heltzen diren kooperatibari aitortzen zaizkion koordinazio-ahalmenak eta

zer indar duten; halaber, estatutuetan ezarriko da ea kooperatibak parte hartu ahal

duen ala ez bazkideen jarduera, enpresa edo ustiapenak finantzatzen.

3.– Atal honetan arautzen diren kooperatiba mota hauetan guztietan, zein sektoretan,

jarduera profesionaletan edo adarretan lan egiten duten bazkideek edo zer izaera

duten bazkideek, alor horretako terminoak sartu ahal izango dituzte kooperatibaren

izenean.

23.5.1. Sarrera

Goiko artikuluak amaiera ematen dio zerbitzu-kooperatiben erregulazioari hiru arauren

bidez. Hiru arau horiek, aurreko legearen 126. artikuluan gertatzen zen moduan, ondoko

xedea dute:

a) kooperatiba-mota horren berezko eremua mugatzea, eta, horrekin batera, 127.

artikulutik 131. artikulura jaso diren arauen aplikazio-eremua.

b) mota horretako kooperatibei datxezkien ezaugarri batzuk estatutuetara igortzea.

c) izendapenean, bazkideek jarduten duten sektorea, jarduera profesionala edo adar

ekonomikoa edo bazkideen izaera aipatzeko berbak edo esapideak erabiltzeko

aukera onartzea.

23.5.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

4/1993 Legearen 126. Artikuluaren edukiari eutsi dio artikuluak.

497

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!