20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZERBITZU-KOOPERATIBAK

a) Lan elkartuko garraio-kooperatiba edo, besterik gabe, garraio-kooperatiba:

garraiolari, gidari edo bestelako langileak elkartzen dituzte, elkarrekin lan egin

eta garraio-zerbitzuak emateko.

Lan elkartuko kooperatiben erregulazioa aplikatuko zaie garraio-kooperatibei;

kooperatiba mota horietan, bazkide langileak ez dira garraio-enpresen titular

izango, eta ezin izango dute fakturatu lan-prestazioagatik. Bazkide horien baja

gertatuz gero, dirutan itzuliko zaizkie egindako ekarpenak.

b) Garraio-jarduerak gara ditzaketen garraio-enpresen titularrak elkartzen dituen

garraio-kooperatiba, helburu hau duena: bazkideen enpresa-jarduera erraztea,

bazkideen ustiapenen hobekuntza ekonomikoa eta teknikoa lortzera bideratutako

zerbitzuak eta hornidurak eskainiz edo bestelako eragiketak eginez.

23.3.1. Sarrera

Garraioen sektorean jarduteko eratutako kooperatibek berariazko erregulazioa dute lege

berrian, eta horren bidez bereizten, definitzen eta sailkatzen dira halako kooperatibak.

Artikulu bat eskaini zaie osorik, eduki zabalekoa, indargabetutako legeak enpresa-zerbitzuen

kooperatibei buruzko artikuluaren barruko paragrafo batean horien inguruan egin zien

aipamen soiletik harago.

Maila erkatuan, kooperatiben legeek –estatukoak eta autonomia-erkidegoetakoek–

kooperatiba-mota horiek berariaz arautzea erabaki dute kasu batzuetan, eta beste batzuetan,

berriz, horiek zehaztu edo aipatu besterik ez dute egiten, arautu barik, eta haien araubide

juridikoa dela eta, beste kooperatiba-mota batzuetara bideratzen dituzte, lan elkartukoetara

edo zerbitzu-kooperatibetara, kasuan-kasuan diren elementu zehatzen arabera.

Garraio-kooperatiben araubide juridikoa zein den, lan elkartuko kooperatibetara edo

enpresen zerbitzu-kooperatibetara bideratzeko arrazoiaren funtsa dugu, halako kooperatibek

jarduten duteneko esparru ekonomikoa gorabehera, kooperatiba-sozietateen unibertsoaren

barruan dituzten ezaugarri zehatzen kariaz, kasuan-kasuan kontuan hartuko da kooperatiben

jarduera zein den, hau da: bazkideentzako lanpostuak sortzea edo erakundeko kideek

garraiolari gisa garatzen duten enpresa-jarduera erraztea.

Hori horrela izanik, 11/2019 Legeak beste urrats bat egin du kooperatiba mota horiek aipatze

hutsetik eta arestian esandako bi ereduetara (lan elkartuko kooperatibetara edo enpresen

zerbitzu-kooperatibetara) bideratzetik harago, eta esparru juridiko berekia eman die; hala,

erabaki horrek mota horretako kooperatibak kooperatiba-enpresa gisa ulertzea erraztu du, eta

esparru juridiko hori, aldi berean, garraioen arloko sektore-araudiarekin ezkondu behar da.

Legearen zioen azalpenak mota horretako kooperatiben erregulazioa iradoki digu, sektore

horretan kooperatiben egoera argitu nahi dela azpimarratuta; ildo horretan, honako hau

adierazi da:

“Garraio-kooperatiben kasuan, espresuki aurreikusi da nola sortu daitezkeen: zerbitzukooperatiba

gisa –enpresen zerbitzu-kooperatibak erregulatu zirenean bezala– edo lan

elkartuko kooperatiba gisa. Edozein kasutan, egitura eta araubide juridiko ezberdinen

arabera erregulatu dira bi eraketa mota horiek, ez daitezen biak nahastu; izan ere, nahasketa

493

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!