20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZERBITZU-KOOPERATIBAK

eta prestazioak ematea edo horiei lotutako eragiketak egitea” dela, helburu honi atxikita:

bazkideek garatutako jarduerak edo jarduera horien emaitzak erraztu, bermatu edo osatzea,

ekonomiaren, teknikaren, lanaren, ekologiaren, antolamenduaren edo funtzionaltasunaren

esparruan.

Ondorio gisa, esan daiteke mota horretako kooperatibak bereizten dituena ez dela soilik

kooperatibako kideek garatzen duten jarduera-mota, baizik eta, bereziki, bazkideok beren

independentziari eustea eta kooperatiba erakunde koordinatzailea izatea, horren helburu

nagusia bazkideen beharrei erantzutea dela, bazkideek jarduera propioak gauza ditzaten.

23.1.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Bazkideek egindako proiektuei eta zereginei buruzko egikaritze-araubideari eta

erantzukizunari dagokienez, artikuluaren 2. atalak ezarri du “dagokion lanbideari aplika

dakizkiokeen arauen arabera garatuko dela”.

Beraz, kontuan hartu beharko da bazkideen eta hirugarrenen arteko kontratu-harremanei

aplikatu beharreko araubide juridikoa, eta, bereziki, lex artis delakotik eratorritako

betebeharrak eta erantzukizunak, kode zibilaren arauekin eta Auzitegi Gorenaren

jurisprudentziak ezarritakoarekin bat etorriz.

Era berean, badira arau bereziak, profesional jakin batzuen betebeharrak berariaz jasotzen

dituztenak, eta horiek ez betetzeagatiko erantzukizuna sortuko da, hala nola eraikinen

eraikuntza-prozesuan esku hartzen dutenek (arkitektoak, arkitekto teknikoak, ingeniariak

eta ingeniari teknikoak) aintzat hartu beharrekoak, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko

azaroaren 5eko 38/1999 Legeak ezarritakoari jarraiki.

23.2. Enpresen zerbitzu-kooperatibak

128. artikulua.– Enpresen zerbitzu-kooperatibak.

1.– Enpresen zerbitzu-kooperatibak dira, 127.1 artikuluan erregulatutako helburu

soziala izanik, arrantza-, industria-, merkataritza- edo zerbitzu-sektoreetako

enpresaburu indibidualak edo enpresaburu-sozietateak elkartzen dituztenak, berdin

delarik zein den haien forma juridikoa, enpresa-funtzioak eta bazkideen ustiapenen

jarduerak edo emaitzak errazteko, bermatzeko edo osatzeko.

2.– Aurreko zenbakian xedatutakora bil daitezke ondasun- edo eskubide-erkidegoak,

eta nortasun juridikorik gabeko bestelako antolakundeak, baldin eta eskubideak eta

betebeharrak bereganatzeko gaitasuna badute eta nork bere kideetatik ordezkari bat

izendatzen badute kooperatiban jardun dezan.

23.2.1. Sarrera

Aurreko artikuluan bezala, legeak jasotako zerbitzu-kooperatiben beste mota bat zehaztu

da artikulu honetan, elementu objektiboak eta subjektiboak aipatuz. Horiek zehaztuko

dituzte, azken batean, kooperatiba bat “enpresen zerbitzu-kooperatibatzat” kalifikatzea.

491

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!