20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA SORTZEA

Deuseztasun-kausei dagokienez aztertutakoaren ildoari jarraiki, atal honetan, EKLk

ekarritako aldaketa aztertuko dugu, SALen 35. artikulu zaharraren 3. paragrafoari dagokionez

(bazkideen erantzukizuna). Esandako artikuluak ondoko edukia zeukan:

“35.3 artikulua. Bazkideek dibidendu pasiboak ordaindu beharko dituzte, baldin eta hori

beharrezkoa bada sozietate deusezak hirugarrenekin dituen betebeharrak betetzeko”.

Efektu hori honela idatzita aldatu zen.

“57.3 artikulua. Erantzukizun mugatuko sozietateetan, sozietatea kapital soziala osorik ez

ordaintzeagatik deklaratzen denean deusez, bazkideak beharturik egongo dira ordaintzeko

geratu den partea ordaintzera. Sozietate anonimoetan, deusez deklaraturiko sozietateak

hartu dituen eginbideak hirugarrenei ordaintzeak hala eskatzen duenean, bazkideak

beharturik egongo dira ordaintzeko geratu den partea ordaintzera”.

Kasu honetan, bazkide sortzaileen erantzukizunaz ari gara.

Eta, ildo horretan, berriz ere aztertu beharko dugu artikulu hori kooperatibei nola aplikatu.

Deuseztasun-kausetarako lortu dugun ondorioari jarraiki, ondorioak honako hauek izan

daitezke:

1. Hasierako kapital soziala 3.000 eurokoa bada eta osorik ordaindu ez bada, ondorio hau

izango du: bazkideek guztizko kapitala ordaindu beharko dute.

2. Hasierako kapital soziala 3.000 eurotik gorakoa bada:

a. Gutxienez, 3.000 euroko hasierako kapital soziala ordaintzen ez bada, nahiz

eta harpidetutako hasierako kapital sozialaren gainean ordaindu beharreko

hasierako % 25etik gorako zenbatekoa izan, ondorio hau izango du: bazkideek

3.000 euroko gutxieneko zenbatekoa ordaindu beharko dute, baliogabetzat

jotako sozietateak hirugarrenei hartutako obligazioak ordaintzeak hala eskatzen

duenean.

b. Hasieran harpidetutako sozietate-kapitala ordaintzeko gutxieneko hasierako

% 25 ez ordaintzea, nahiz eta 3.000 euro baino gehiago ordaindu behar izateak

ondorio hau izango du: bazkideek gutxieneko hori ordaindu beharko dute,

deusez deklaratutako sozietateak hirugarrenei hartutako obligazioak ordaintzeak

hala eskatzen duenean.

2.9.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Berariaz aipatu ditugu EKLren 56. eta 57. artikuluak, zuzenean aplika daitezkeenak.

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!