20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OSASUN-KOOPERATIBAK

ildo berekoak, kooperatiba horiek, beste erakunde batzuen artean, prima edo sari finkoaren

arabera jarduteko aukera kentzean, 2. eta 3. atalak kendu egin ditu, bai eta bazkideak ez diren

asegurudunak estaltzeko 1. xedapena ere.

Beste alde batetik, bigarren paragrafo berria erantsi du, eta bertan, osasun-laguntzako

kooperatibei aplika dakizkiekeen arauak 124. artikuluan ageri diren aseguru-kooperatiben

arauetarako igorpena egiten du.

22.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Euskal legegileak, 125. artikuluaren erregulazioaren bidez, neurri bateraino baliatu du

kooperatiba-sozietatearen erabileraren ikuspegi zehatzegia osasun-jardueraren laguntzaren

adarra antolatzeko, zehaztapen hori mugatzen baitu giza osasunari lotutako arriskuak

estaltzen dituzten aseguru-enpresetara; hortaz, zalantzazkoa dirudi giza osasunari lotutako

arazo horiekin hertsiki lotuta ez dauden beste jarduera batzuk aintzat har daitezkeenik, hala

nola albaitaritza-jarduera, edo gizakien osasun-jardueraren barruan egonda ere, osasunarazoekin

zerikusia ez dutenak, hala nola prebentzioa, ikerketa eta beste.

1. paragrafoak “aseguru-kooperatibatzat” hartu ditu “osasun-laguntzako kooperatibak”,

eta, definizioan, honako alderdi hauek jaso ditu: batetik, osasun-arriskuak estaltzen dituen

bazkideen lanetik eratorritako ekoizpen-ikuspegia, eta, bestetik, arrisku horien estaldura

bazkideei eta haien onuradunei soilik eskaintzetik eratorritako banaketa- edo kontsumoikuspegia.

125. artikuluaren edukiak aginduzko izaera du, baina testua oso laburra denez, batez

ere, 2021eko urriko aldaketaren ondotik, kooperatiba-motaren elementu objektiboa eta

subjektiboa azaletik definitu, besterik ez du egiten, eta aseguru-kooperatiben 124. artikuluari

lotzen zaio aplikagarri zaizkion arau guztiei dagokienez. Horiek horrela, oinarrizko izaerako

aseguru pribatua antolatzeko araudira (Estatuaren eskumenekoa dena) jotzen du, funtsean,

artikuluak, bai eta hura garatzeko autonomia-erkidegoak onartzen duen araudira ere.

Legez ezarritako edo tipifikatutako osasun-laguntzako kooperatiben motak gorabehera,

zalantzarik gabe, osasun-jarduera garatzen duten kooperatibak sor daitezke, 125. artikuluan

eta aseguru-legerian jasotako arauak aplikatu behar izan gabe; hau da, osasun-arlokoa den

asegurutik kanpoko jarduera bat. Esandakoa bi arrazoirengatik egin daiteke:

- Bata ez da erabat juridikoa, eta osasun-zerbitzuen prestazioa bazkide ez diren

hirugarren pertsona edo pazienteei ezin ematearekin lotuta dago.

- Bestea juridikoa da, eta asegurutik kanpoko osasun-jarduera horrek inolako

arazorik gabe legezko estaldura izatean datza, bai lan elkartuko kooperatiben araudi

espezifikoaren esparruan (103. artikulua eta hurrengoak), mota horri eutsiz gero,

bai “ezohikoak” diren kooperatibak arautzen dituen 102.1 artikuluaren esparruan.

Azkenak legean berariaz araututa ez dauden kooperatibak sortzeaz dihardu,

honela: “baldin eta argi eta garbi zehazten bada zein den kooperatiba-jarduera eta

kooperatiban parte hartu behar duten bazkideen posizio juridikoa. Kasu horretan,

erregistroak eta interesdunek aplikatuko dituzte kooperatiba horiekiko analogia

handiena duten entitateentzat legez xedatu diren arauak”.

484

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!