20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

1.- Espainiako Bankuaren baimena eskuratzea.

2.- Merkataritza-erregistro eskudunean inskribatzea, eta, ondorioz, onartutako aldaketen

baliozkotasuna juridikoki kalifikatzea.

3.- Kooperatiben erregistro eskudunean inskribatzea, hori ere kalifikazio juridikoarekin.

4.- Espainiako Bankuaren estatutuen erregistroan inskribatzea (erregistro hori

administratiboa besterik ez da).

Ohar gaitezen kreditu-kooperatibek arlo horretan dituzten betekizun handiak:

- Gainerako kooperatibak (aseguruetakoak izan ezik) kooperatiben erregistro

eskudunean baino ez dira inskribatzen, eta ez dute erakunde ikuskatzaile baten

baimenik behar.

- Eta gainerako kreditu-erakundeek –bankuak−, sozietate anonimoek Espainiako

Bankuaren baimena behar dute, eta erakunde horren erregistroan inskribatu behar

dute, bai eta merkataritza-erregistro eskudunean ere, baina ez beste erregistro batean,

hala nola kooperatiben erregistroan.

21.1.5. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Lehengo legearen 119. artikuluaren aldean, EKLren 123. artikuluaren berritasun bakarrak,

hizkera inklusiboa erabiltzeaz gain, edukian txertatu diren bi hobekuntza argigarri eta

didaktiko ditugu, baina esan behar da ez, baina esan behar da ez dutela edukia aldatzen:

- 1. atalean, “hirugarren” hitzari “ez-bazkideak” gehitu dio, eta, horrela, normalean

onartu ohi dena baina idazketa hobetu duena txertatu da; hau da, bazkide ez diren

pertsonak dira kreditu-kooperatibek jardun dezaketenak eta legeak lehendik aipatzen

zituen hirugarren pertsonak.

- Eta 4. atalean, idazketa aldatu da, arauketan Eusko Jaurlaritzan ogasun eta finantzen

arloko eskumena duen sailak aurreko legean zehazki aipatzen zen Ogasun eta

Finantza Saila ez den beste izen bat izan dezan.

21.1.6. EKLren 123. artikuluaren iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

EKLren 123. artikuluak honako aginduzko arau hauek ezartzen ditu kreditukooperatibentzat:

• 1. atalean, sozietatearen xedea, mota horretako kooperatiben helburu berezi eta

esklusiboa dena, ezin dira beste jarduera ekonomiko batzuetan aritu, kreditukooperatiben

osagarri eta haiei lotutakoetan izan ezik, eta kreditu-kooperatibak ez

diren beste kooperatiba batzuek ezin dute garatu.

• 2. atalean, «baserritarren kutxa» izendapena honako baldintza hau betetzen duten

kreditu-kooperatibentzat gordetzen da: nekazaritza-ingurunearen lehentasunezko

zerbitzura bideratuta egotea.

• 3. atalean, kreditu-kooperatibei buruzko estatuko oinarrizko araudia (funtsean,

13/1989 Legea eta 84/1993 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamendua)

eta kreditu-erakundeei buruzko gainerako legeria sektoriala betetzea.

477

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!