20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

C) Erregistro-betebeharrak.

Finantza-kooperatiben eta, bereziki, kreditu-kooperatiben beste berezitasun bat dugu

horiek eratzeko administrazio-kontrol handia, bankuak sortzeko ezartzen denaren antzekoa,

eta erregistroko betebehar handiagoak, bai sozietatea eratzeko unean, bai ondoren.

Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen 11. artikuluak dioenez, kooperatiba bat

kooperatiben erregistroan soilik inskribatu behar da –Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

ulertzen da−. Eta Kooperatiben 27/1999 Legearen 7. artikuluak (estatukoa) ere hala agintzen

du, haren eremuko kooperatibak direnentzat, hau da, Estatuko Kooperatiben Erregistroan

inskribatu behar direla ulertzen da.

Hala eta guztiz ere, kreditu-kooperatibei buruzko 13/1989 Legearen bosgarren artikuluak,

erregelamenduaren 1. artikulutik 9. artikulura garatutakoak, ezarrita dauka nahitaezkoa dela,

kooperatiben erregistro eskudunean erregistratu aurretik, Espainiako Bankuaren erregistro

egokian eta Merkataritza Erregistroan ere erregistratzea.

Kreditu- edo aseguru-kooperatiba ez den sozietate batek kooperatiben erregistro

eskudunean soilik inskribatu behar duenez, banku-sozietatea ez den merkataritza-sozietate

batek beraren sozietate-egoitzari lotutako merkataritza-erregistroan bakarrik inskribatu

behar duenez, eta merkataritzako banku-erakunde batek merkataritza-erregistro horretan eta

Espainiako Bankuari dagokion erregistroan inskribatu behar duenez, esan dezakegu kreditueta

aseguru-kooperatibak direla gehien “erregistratuta” dauden sozietateak. Eta, erregistroak

juridikoak direnez eta publizitatea bermatzen dutenez, segurtasun juridiko handiena dutenak

dira.

Eta hori guztia kooperatibak irauten duen artean, ez bakarrik sortzean, zeren eta halako

sozietateak desegin eta likidatzeagatik erregistroan ezerezten diren arte, erregistroetara

jo beharko baitute sozietatearen funtsezko egintza edo dokumentu guztiak inskribatzeko

edo gordailutzeko, Espainiako Bankuak bere erregistroari dagokionez ematen dituen

arauei loturik egongo baitira, baita Merkataritza Erregistroaren Erregelamendua onartu

zuen uztailaren 19ko 1784/1996 Errege Dekretuari loturik ere (manu horrek berariazko

artikulu hauek dauzka: “Kreditu-kooperatibak, aseguru-mutualitate eta -kooperatiben eta

gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak” 254-258 artikuluak eta kooperatiben erregistro

eskudunaren erregelamendua (martxoaren 29ko 59/2005 Dekretua, Euskadiko Kooperatiben

Erregistroari dagokionez, eta otsailaren 1eko 136/2002 Errege Dekretua, Estatuko

Kooperatiben Erregistroari dagokionez); azkenik, Kreditu-kooperatiben 13/1989 Legea

garatzen duen erregelamendua onartzen duen 84/1993 Errege Dekretuaren 1. artikuluaren 4.

zenbakian (“Kreditu-kooperatibak baimentzea eta erregistratzea”) eta Kreditu-erakundeen

antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzko 10/2014 Legea garatzen duen 84/2015

Errege Dekretuaren 10. artikuluan “Sozietate-estatutuak aldatzea”) jasota dagoenez, kreditukooperatiben

estatutuen aldaketak Espainiako Bankuaren baimenari eta erregistratzeko

beharrari lotuta daudela.

Horrela, kreditu-kooperatibek, eratzen diren unean ez ezik, haien bizitza osoan jarraitu

behar dute (iruzkingile esanetan, “sufritu” behar dute) honako prozesu hau estatutuak

onartzerakoan edo aldatzerakoan:

476

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!