20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

hurrenkera, iruzkingile honen iritziz, honako hau izango da: 1.- Lege autonomikoa (11/2019

Legea Euskadirentzat); 2.- 13/1989 Legea; 3.- 84/1993 Errege Dekretua; 4.- Kredituerakundeei

buruzko arau orokorrak; 5.- 27/1999 Legea.

Aurreko irizpena eskuan hartuta, iruzkingile hau ez dator bat aurreko “a)” azpiatalean

azaldutako bi doktrina-jarrerekin; izan ere, bi jarrera horiek ez zetozen bat beste gai batean,

hau da, modu osagarrian aplikatu beharreko kooperatiba-lege orokorra (estatukoa edo

autonomikoa) zein zen, lurralde-eremua zehazteko erabilitako irizpidearen arabera (jarduera

“eraginkorra” edo “nagusia”), baina bat zetozen 13/1989 Legea eta hura garatzeko arauak

lehentasunez aplikatu behar zirela esatean, eduki osoari (oinarrizkoa ala ez) dagokionez, lege

horren bigarren artikuluak dioebnari jarraiki eta estatuaren eremuko Kooperatibei buruzko

27/1999 Legearen 104. artikuluak dioenarekin bat etorriz.

Iruzkingile hau, jarrera horri eusten diotenen gaitasuna aitortu arren, ez dago ados horrekin,

honako hau argudiatuta: horrela, estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumenbanaketa

urratu egingo litzateke.

Iruzkingile honen jarrera aldezteko beste interpretazio-irizpide bat honako hau da: (nahiz

eta 13/1989 Legearen bigarren artikulua, “Araubide juridikoaz” diharduena, oinarrizkotzat

jotzen den legearen beraren azken xedapenetan bigarrenean, eta termino horrek legezko testu

osoari eragiten dion eta horrek beste doktrina-jarrera batzuei eusteko balio, eta iruzkingile

honen interpretazioarekin bat ez etorri) ez luke zentzurik lehen aipaturiko 13/1989 Legearen

azken xedapenetako bigarrenak manuetako batzuk ez-oinarrizkotzat jotzea. Hau da, 13/1989

Legeak berak adierazten du bere edukiaren zati bat (ia dena )oinarrizkoa dela eta zerbait ez

dela; beraz, bereizketa hori eginez gero, zergatik izango da eduki osoa nahitaez betetzekoa,

baita oinarrizkoa ez dena ere, tokiko edo autonomia-erkidegoko kreditu-kooperatibentzat,

eskumenen banaketaren gainetik lege bereziaren lehentasun-printzipioa jarriz?

Ondorioa ikusita, bitxia lirudike iruzkingile honek atal honetan aurreko “a)” azpiatalean

baino jarrera autonomistagoa hartzea, uste baitzuen atal honetan Konstituzio Auzitegiaren

doktrina tesi autonomistaren aurkakoa zela, baina bere ustez, teknika juridikoko irizpide

batean funtsatuta, hori ez da kontraesankorra.

Nolanahi ere, B) idatz-zati honetan eta aurreko A) idatz-zatian jorratutako gaiari

dagokionez, eta, oro har, gai horiei buruzko zalantzazko edozein gairi dagokionez, esan

behar da 2008an hasitako finantza- eta ekonomia-krisialdiaren eraginez, banku-erreskateak

diru publikoz laguntzeko egindako ahalegin handia eta Espainiako ordenamendu juridikora

nahitaez eraman beharreko Europako araudi gero eta garrantzitsuagoa, Espainiako

Bankuaren, Gordailuak Bermatzeko Funtsaren nahiz dagoeneko garatu den Europako Banku

Agintaritzaren antolamendu, ikuskapen eta kaudimen arloko eskumen gero eta handiagoak

direla eta, aurreko azterraldi juridikoek ez dute inolako garrantzirik, eta inork ez du

zalantzan jartzen, batetik, estatuko eta estatuz gaindiko agintari eta ikuskatzaileek gero eta

nagusitasun handiagoa eta ia erabatekoa dutela autonomia-erkidegoetako agintarien gainean,

kreditu-erakundeei dagokien guztian, eta bestetik, banku-araudia aplikatzen zaiela inolako

bereizketarik egin gabe bankuei eta kreditu-kooperatibei, kooperatiben erregulazioa aplikatu

beharrean, azkenaren baliagarritasunaren gaineko zalantza egiten baitute ikuskatzaileek

kreditu-erakundeei aplikatzekotan.

475

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!