20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

2/1999 Legearen 1. artikuluaren arabera, “Andaluziakoak dira, eta lege honen xedapenei

loturik daude sozietate-jarduera nagusiki Andaluzian garatzen duten kooperatibasozietateak”

(hirugarren oinarri juridikoa).

“Aurreko oinarri juridikoan nabarmendu den doktrina konstituzionalak errekurtsoa

ezestera garamatza, eta, beraz ez da beharrezkoa konstituzionaltasun-auzirik bideratzea;

hirugarrenez, kreditu-kooperatibak autonomia-erkidego batean egoitza duenean, edo,

batez ere, autonomia-erkidego horretan jarduten duenean, autonomia-erkidegoko

arauak arautu beharko du kooperatiba hori. Hala ere, horrek ez du eragotziko

autonomia-erkidegotik kanpo jardutea edo haren egintzek autonomia-erkidegotik

kanpoko ondorioak izatea. Ikusi dugu Konstituzio Auzitegiak baietsi duela, kasu

horietan, autonomia-erkidegoko araudia zuzenean aplikatu behar dela”. (Laugarren

oinarri juridikoa).

Iruzkingile honek Konstituzio Auzitegiaren 291/2005 Epaiaz egindako esangura berean eta,

ondorioz, Extremadurako eta Andaluziako justizia-auzitegi nagusiek emandako epaien aurka,

Kordobako Merkataritza Arloko Epaitegiaren 5/2005 Epaiak, martxoaren 1ekoak, honako

hau ezarri zuen: “Kooperatiba-araudi osagarri horrek estatukoa izan behar du (27/1999

Legea, uztailaren 16koa, Kooperatibei buruzkoa (LBK 1999/1846), ez autonomikoa, ‘Caja

Rural de Cordoba’ erakundeak Andaluzian zein Madrilen jarduten baitu”.

Aipatutako bi epaiek, iruzkingile honek Konstituzio Auzitegiaren 291/2005 Epaiari

emandako interpretazioarekin bat ez datozenak, errespetu osoz eta doktrina-eztabaidaren

ingurumarian ulertuta, ez dirudite balio handikoak:

- Extremadurako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari dagokionez, aztergai darabilgun

gaia, batez ere, ikuspuntu formaletik ebazten duelako, gaiaren funtsaren azterketa

sakonik egin gabe.

- Eta Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari dagokionez, ez baitirudi

arrazoizkoa denik Konstituzio Auzitegiaren 291/2005 Epaiak ezarritakoa baliatzea,

harekin bat ez datozen emaitzak dituen ebazpen batera iristeko.

Azken batean, iruzkingile honek Konstituzio Auzitegiaren azaroaren 10eko 291/2005 Epaia

aztertzean iritzia azaldu badu ere, aitortu behar du, halaber, ez dirudiela auziak zalantzarik

sorrarazten ez duenik, eta, hortaz, ezin zaiola erabateko erantzun biribilik eman.

Gainera, jarduera eraginkorraren irizpidea dela eta, nahiz eta gutxieneko jarduera izan,

aplikatu beharreko legearen baldintzatzaile den aldetik, litekeena da kooperatiben zuzenbide

autonomikotik ihes egitea, edo kooperatiba bakoitzeko organoek aplikatu beharreko legea

aukeratzea euren interesen arabera, baina horren legezkotasuna oso zalantzazkoa da.

Hain zuzen ere, estatuko legeak araubide malguagoa eta liberalagoa baliatzen duelako,

merkataritza-sozietateen eredutik gero eta hurbilago dagoena, edo beste edozein

arrazoirengatik, hala nola, arrazoi fiskal edo politikoengatik, erakargarriagoa izan daiteke

kooperatiba bat eratu behar dutenentzat edo dagoeneko eratuta dauden bazkideentzat,

kooperatiba hori estatuko legearen araubide juridikori lotu nahi izatea. Eta erabaki hori oso

erraz gara daiteke, esaterako, banku-bulego komertziala irekita bere autonomia-erkidegotik

kanpo edo beste autonomia-erkidego batzuetako bazkideak sartuta sozietatean. Irizpidea

471

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!