20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

Azken batean, 104. artikuluak 27/1999 Legearen aplikazio-eremu osagarriaren zedarriztapena

arautzen du kreditu-kooperatibentzat, oinarrizko gaia baita, eta kreditu-erakunde horien

lurralde-jardueraren legezko mugak aintzat hartzen dituen ereduaren aldeko hautua egin du,

Konstituzio Auzitegiak horren izaera misto bereziari buruz behin eta berriro jardun duenez.

Nolanahi ere, gatazka konpontzeko hain da erabakigarria Kooperatiben Legearen 104.

artikuluari oinarrizko izaera esleitzea, ezen Konstituzio Auzitegiak 7. oinarri juridikoaren

azken arrazoibidea baliatzen duen doktrina garatzeko, honela: “Bada, Kooperatibei buruzko

uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 104. artikuluaren azken tartekian xedatutakoak zentzua

hartzen du soil-soilik lege horren testuinguru orokorrean aztertzen bada, eta kreditukooperatibei

buruzko maiatzaren 26ko 13/1989 Legearen 2. artikuluaren azken idatzzatiarekin

lotzen bada, horrek xedatzen baitu kreditu-kooperatibei, modu osagarrian,

kooperatiben legeari aplikatuko zaiela”. Bestela esanda, 27/1999 Legearen beraren

aplikazio-eremu osagarriaren zedarriztapenaren aurrean gaude, hau da, 13/1989

Legearen 2. artikuluak kreditu-erakunde horien araubide juridikoa osatzeko aipatzen duen

“Kooperatiben legeria” delakoaren zehaztapenaren aurrean, kooperatiba-sozietateak

diren aldetik. Horrenbestez, araubide juridiko hori arautzen duten iturrien lehentasunaren

definizioak kreditu-kooperatiben arloko oinarritzat hartu denez, EKren 149.1.11 artikuluak

estatuari esleitutako eskumenaren babesean emanda, orain ondoriozta dezakegu beste legetestu

batean agertzeak eta mugatzeak izaera bera izan behar duela”.

Kreditu-kooperatiben araubide osagarria horrela definituta, 27/1999 Legea mota horretako

erakundeei aplikatu ahal izateko, bi baldintza bete behar dituzte erakundeok: sozietatearen

estatutuetan bertan jasotzea autonomiaz gaindiko jarduera-eremua dutela, eta, gainera,

kooperatiba jarduera eremu horretan egiten dela. Hala zehazten du epaiaren 8. zuzenbideko

oinarriak, Kooperatiben Legearen 104. artikuluaren interpretazioari dagokionez, honela:

“bi betekizun horiek izatea, hau da, materiala –bazkideekiko finantza-jarduera garatzea

autonomia-erkidegoaren lurraldetik kanpo– eta formala –estatuetan jasota egotea–

eskumenak banatzeko konstituzio- eta estatutu-ordenarako garrantzia duten 27/1999

Legearen aplikagarritasun-irizpideak betetzen ote diren aztertu ahal izateko”.

Arau osagarria oinarrizko gaia denez, mota horretako kooperatibei kreditu-erakunde gisa

eragiten dielako, legeria kooperatiboak kreditu-kooperatibentzat ezarritako arau osagarriaren

hautua errespetatu behar du.

Ildo horretan, Kooperatiben Legearen 104. artikuluak kreditu-kooperatiben berariazko

legera eta horiek garatzeko arauetara egiten duen igorpena inolako erreserbarik gabe egin

da, eta, beraz, manu hori oinarrizkotzat eta Kreditu Kooperatiben Legearen 2. artikuluan

txertatutzat jo denez (lege hori garatzen du), ondorioztatu behar dugu kreditu-kooperatibek

erabili behar duten araubide osagarria lehen aipatutako Kreditu-kooperatiben 2. artikuluak

jasotzen duen iturrien lehentasunezko zerrenda Kooperatiben Legearen 104. artikuluak

ezarri duena dela.

Bestalde, adierazi behar dugu araubide osagarriari buruzko gatazkak –hau da, araudi

osagarria estatukoa al autonomia-erkidegokoa den− eragin egiten diola kreditu-kooperatibak

erregistratzeko egintzari. Eta, ildo horretan, nabarmendu behar da Kooperatiben Legearen

104. artikuluaren erregulazioa bat datorrela Kreditu Kooperatiben Erregelamenduaren 7.

artikuluak dioenarekin, aintzat hartuta, arau hori oinarrizkoa dela, inolako zalantzarik gabe.

469

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!