20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

Kooperatiben 27/1999 Legearen 104. artikuluan proposatutako testu berria honako hau

izan zen:

“104. artikulua. Aplikatu beharreko araudia:

Kreditu-kooperatibak beren lege espezifikoaren eta garapen-arauen arabera arautuko

dira.

Era berean, kreditu-erakundeen jarduera oro har arautzen duten arauak aplikatuko zaizkie,

eta, osagarri gisa, Kooperatiben Lege hau, baldin eta haien berariazko legearen arabera

edo estatutuaren arabera aitortutako jarduera-eremua autonomia-erkidegoz gaindikoa edo

estatukoa bada, betiere, kooperatiba-jarduera hori benetan gauzatzen badute”.

Senatuan zuzenketa aurkeztu ondoren, ganbera horrek 1999ko abenduaren 17an onartu

zuen, eta Diputatuen Kongresura bidali zen. Kongresuak zuzenketa onartu zuen, Zerga,

Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 54.

artikulu gisan.

Arau hori kontuan hartuta, hauek dira kreditu-kooperatibei estatuko legea aplikatzeko

betekizunak:

1. Autonomia-erkidegoz gaindiko edo estatuko jarduera-eremua izatea, estatutuetan

aitortua.

2. Jarduera-eremu horrek Kreditu Kooperatiben Legean beharrezko kapital sozialari

dagokionez araututakoari erantzutea (13/1989 Legearen 6. artikulua).

3. Kooperatiba-jarduera autonomia-erkidegoz gaindiko eremuan edo estatuan benetan

egitea.

Lege-aldaketa horren arabera, kreditu-kooperatibei aplikatu beharreko iturrien lehentasunhurrenkera

honela geratuko litzateke:

1. 13/1989 Legea, maiatzaren 26koa, Kreditu-kooperatibei buruzkoa.

2. 84/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 22koa, Kreditu Kooperatiben Erregelamendua

onartzen duena.

3. Kreditu-erakundeei buruzko arau orokorrak.

4. Azkenik, eta aurreko legeriaren osagarri gisa, kooperatibei buruzko legeria orokorra

aplikatuko da, eta kontuan hartu beharko da kreditu-kooperatibek legez mugatuta

dutela jarduera-eremua, dituzten baliabide propioen mailaren arabera (13/1989

Legearen 6. artikulua eta 84/1993 Errege Dekretuaren 3. artikulua). Horrela,

erakunde horiek izan behar duten kapital sozialaren gutxieneko hiru maila bereizten

dira, estatuko autonomiaz gaindiko edo handik goragoko eremuaren arabera.

Horrekin guztiarekin bat etorriz:

1. Estatutuen arabera, autonomia-erkidegoz gaindiko edo estatuko jarduera-eremua

duten kreditu-kooperatibei Kooperatiben 27/1999 Legea aplikatuko zaie, baldin eta

eremu horretan kooperatiba-jarduera egiten badute.

2. Estatutuen arabera, autonomia-erkidegoz gaindiko edo estatuko jarduera-eremua

duten kreditu-kooperatibei, eremu horretan kooperatiba-jarduera egiten ez badute,

467

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!