20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

• Eta zein da Konstituzio Auzitegiak gaiari buruz duen doktrina?

Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 55/1999 Legeak

104. artikulua erreformatu arteko aurrekariak aztertuko ditugu, Konstituzio Auzitegiaren

doktrina nabarmenduta. Doktrina hori martxoaren 27ko 44/1984 eta maiatzaren 6ko 155/1993

epaietan jasota dago, eta aipatutako lege-erreformaren ondoren, azaroaren 10eko 291/2005

Epaian, lehen aipatutako 104. artikulua berariaz jorratzen duena.

Lege- eta jurisprudentzia-aurrekariak

Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legeak indargabetu egin zuen Kooperatiben

aurreko Lege Orokorra (apirilaren 2ko 3/1987 Legea), eta aldaketa garrantzitsuak ekarri

zituen aurreko lege-araubidearen aldean, bereziki, estatuaren eta autonomia-erkidegoen

arteko eskumen-banaketaren antolamendu berria.

Aurreko irizpidearen aurrean, hau da, autonomia-erkidego baten lurraldez gaindiko eremua

zuten kreditu-kooperatibak estatuko legeari lotu beharrean, haien estatuko lurraldearen

barruan sozietate-egoitza edozein izanik ere (1987ko Legearen 16.3 c) artikuluak kooperatiba

horiek Estatuko Administrazio Zentraleko Kooperatiben Erregistroko Atal Nagusian

inskribatzeko beharra ezarri zuen), 27/1999 Legearen 2. artikuluak arau orokor gisa ezarri

zuen kooperatibentzat estatuko legeak aplikatuko zitzaiela jarduera kooperatibizatua hainbat

autonomia-erkidegoren lurraldean garatzen zuten sozietateei, jarduera nagusiki autonomiaerkidego

batean garatzen bazen izan ezik.

Nagusitasunaren salbuespena (hau da, kooperatiba-jarduera nagusiki autonomia-erkidego

batean garatzea) hain da orokorra, ezen, benetan, kooperatiben estatuko legea ez aplikatzea

ekarri zuen, lege autonomikoen mesedetan.

Legegintza-joera berriari jarraituz, Kooperatiben 27/1999 Legearen 104. artikuluak honako

hau ezarri zuen kreditu-kooperatibentzat:

“Kreditu-kooperatibak euren lege espezifikoaren eta garapen-arauen arabera

arautuko dira.

Era berean, kreditu-erakundeen jarduera oro har arautzen duten arauak aplikatuko

zaizkie, Kooperatiben Legearen osagarri gisa”.

Legearen beraren 2. artikuluaren arabera interpretatuta, manu horrek “Kooperatiben Legea”

eta “Kooperatiben Lege autonomikoa” identifikatzera behartzen zuen, eta gertaera horrek

kreditu-kooperatiben segurtasunik eza eragin zuen, kreditu-kooperatiben erregelamendua

onartzen duen urtarrilaren 22ko 84/1993 Errege Dekretuak honako hau ezarrita baitauka 7.1

artikuluan, kooperatiben erregistro eskuduna finkatzean:

“Aurreko artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Kooperatiben Estatuko

Erregistroan inskribatu beharko dira ohiko jarduera-eremu arrunta, kooperatibizatua

izan ala ez, autonomia-erkidego baten lurraldetik gorakoa duten sozietateak, egoitza

soziala edozein udalerritan dutela ere. Autonomia-erkidegoei dagokie dagokion

erkidegoaren eremua gainditzen ez duten erakundeak inskribatzea”.

Konstituzio Auzitegiak, kooperatiben arloan, estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko

eskumen-banaketari dagokionez, honako hau adierazi zuen martxoaren 22ko 44/1984 Epaian:

“Era berean, kooperatiben arloko antolamendua estatuari era esklusiboan gorde ez

zaionez, eskumena bere gain hartu duen autonomia-erkidegoari dagokio kooperatibek

465

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!