20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

104. artikulua. Araudi aplikagarria.- Kreditu-kooperatibak beren lege espezifikoaren

eta garapen-arauen arabera arautuko dira.

Era berean, kreditu-erakundeen jarduera oro har arautzen duten arauak aplikatuko

zaizkie, eta, osagarri gisa, Kooperatibei buruzko Lege hau, baldin eta beren

berariazko legearen arabera estatutuetan aitortutako jarduera-eremua autonomiaz

gaindikoa edo estatukoa bada, eta, betiere, jarduera kooperatibizatua aipatutako

eremuan benetan egiten badute”. (Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei

buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 5. artikuluak egindako aldaketaren

ondoko egungo idazketa).

“104. artikulua. Araudi aplikagarria.- Kreditu-kooperatibak beren lege espezifikoaren

eta garapen-arauen arabera arautuko dira.

Era berean, kreditu-erakundeen jarduera oro har arautzen duten arauak aplikatuko

zaizkie, eta, osagarri gisa, Kooperatiben Legea” (27/1999 Legearen jatorrizko

idazketa).

- Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen azken

xedapenetako lehenengoa:

Aplikazio-eremua.

Sozietate kooperatibo guztiei aplikatuko zaie lege hau, baldin eta Euskal Autonomia

Erkidegoan badute sozietatearen egoitza eta batez ere lurralde horretan betetzen badute

beren kooperatiba-jarduera Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 2.A) artikuluan

aurreikusitakoaren arabera.

- Otsailaren 1eko 136/2002 Errege Dekretuak, Estatuko Kooperatiba Sozietateen

Erregistroaren Erregelamenduak, 2.1 artikuluan, jardueraren irizpide nagusia jaso

du, haren aplikazio-eremua mugatzeko.

- Era berean, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Erregelamenduaren 2.1

artikuluak (martxoaren 29ko 59/2005 Dekretua) jardueraren irizpide nagusia darabil

aplikazio-eremua mugatzeko.

• Doktrinaren abiaburuak eta horietatik eratorritako ondorioak.

Atal honetan mahairatu den gai eztabaidagarria dugu Kreditu-kooperatibei buruzko 13/1989

Legearen bigarren artikuluaren azken tartekiak adierazten duen “Kooperatiben legeria”

(oinarrizko izaera eta lege berezia mota horretako kooperatibentzat) estatuko Kooperatibei

buruzko 27/1999 Legearen 2. artikuluan agindutakoaren arabera zehaztu den edo, bestela,

lege beraren 104. artikuluan ezarritakoaren arabera (egungo idazketari jarraiki) zehaztu den;

artikuluok ez baitatoz bat: 2. artikuluak estatuko legea aplikatzea aldezten du kooperatibek

autonomia-erkidego batean beren jarduera nagusia bakarrik gauzatzen ez dutenean; eta 104.

artikuluak, berriz, badio estatuko legea aplikatuko dela kooperatiba-jarduera autonomiaerkidego

batetik kanpo gauzatzen denean, modu eraginkorrean, jarduera txiki-txikia izanda ere.

Edo, bestela esanda, desadostasuna honetan oinarritzen da: kooperatiben estatuko legeria

orokorra aplikatzeko, kreditu-kooperatibak bere autonomia-erkidegotik kanpo gutxieneko

jarduera eraginkorra egitea nahikoa den, ala beharrezkoa ote den jarduera nagusiki lurralde

horretatik kanpo garatzea.

463

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!