20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

Estatuko legegileak, oinarrizko izaeraz, araubide juridiko hori zehaztu du 13/1989

Legearen 2. artikuluan”. (4. oinarri juridikoa).

“Kasu horretan, gogoratu behar dugu, hain zuzen ere, aurkaratutako tartekian,

estatuak kreditu-kooperatibei buruzko 13/1989 Legearen (LBK 1989, 1205) 2. artikuluan

ezarritako kreditu-kooperatiben araubide juridiko berdina jasotzen eta mugatzen duen

iturrien lehentasun-sistema dakarren lege-agindu bat epaitzen ari garela, eta manu hori

eman zela Espainiako Konstituzioaren (LBK 1978, 2836) 149.1.11 artikuluak estatuari

esleitzen dion eskumena baliatuz, eta Konstituzio Auzitegiaren 155/1993 Epaiak,

maiatzaren 6koak (LBK 1993, 155), oinarrizko izaera hori berretsi zuela (5. oinarri

juridikoa).

“Kredituaren eta bankuen antolamenduari buruzko oinarrizko eskumenaren gaineko

aipamen zehatza egiten denez, hasieran bertan zehaztu dugu arlo honetako oinarriek

barne hauexek aintzat hartzen dituztela: “egitura, barne-antolaketa era finantzabitartekarien

funtzioak erregulatzen dituzten arauak, bai bitartekari horien jardueraren

funtsezko alderdiak erregulatzen dituztenak ere” (1/1982 KAE, urtarrilaren 28koa, 3.

OJ; 235/1999 KAEk, maiatzaren 6koak (KAEb 1999, 235, 3. OJ) berretsitakoa)” (6.

oinarri juridikoa).

“Araubide juridiko hori arautzen duten iturrien lehentasunaren definizioa

oinarrizkotzat jo da kreditu-kooperatiben arloan, EKren 149.1.11 artikuluak estatuari

esleitutako eskumenaren babesean eman baita, eta, beraz, orain ondoriozta dezakegu

beste lege-testu batean ageri eta zedarriztatzen bada, izaera berdina izan behar duela”

(6. oinarri juridikoa).

Kreditu-kooperatiben araubide juridikoa arautzen duen iturrien sistemaren oinarrizko

izaera inolako zalantzarik gabe ezartzen duen aurreko azterketa orokorragoaren ondoren,

haren lurralde-mugaketari ekingo diogu; izan ere, hainbat lurralde-eremutan aplika

daitezkeen arauak daudenez, funtsezkoa da jakitea zer arau eta zer-nolako lehentasunez

aplika dakiokeen erakunde jakin bakoitzari, segurtasun juridikoa osoa izan dezagun.

• Autuari aplika dakizkiokeen lege-aginduak.

- Arestian aipatu dugun Kreditu-kooperatibei buruzko maiatzaren 26ko 13/1989

Legearen bigarren artikulua:

“Bigarren artikulua. Araubide juridikoa.

Kreditu-kooperatibak lege honen eta bere garapen-arauen arabera arautuko dira, azken

horiei dagokienez, autonomia-erkidegoek arlo horretan esleituta dituzten eskumenak

baliatzean onartzen dituzten xedapenei kalterik egin gabe. Kreditu-erakundeen jarduera oro

har arautzen duten arauak ere aplikatuko zaizkie. Kooperatibei buruzko legeria aplikatuko

zaie osagarri gisa”.

- Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 2. eta 104. artikuluak:

“2. artikulua. Aplikazio-eremua. – Lege hau honako hauei aplikatuko zaie:

A) Beren kooperatiba-jarduera hainbat autonomia-erkidegotako lurraldean garatzen

duten kooperatiba-sozietateei, horietako batean nagusiki garatzen denean izan ezik”.

462

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!