20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

eta finantza-kooperatiben taldetik ateraz, ikuspegi subjektibo zein objektibo oso mugatua

erabilita; izan ere, (sasoi horretan indarrean zegoen estatuko araudiaren ildotik, horri

egokitu behar baitzitzaion): lehen multzoan (2. atala) bakarrik onartzen ziren bazkidetzat

“kooperatibak eta kooperatibetako bazkideak, bai eta beheragoko lurralde-esparruko

kreditu-kooperatibak eta transformazioko nekazaritza-sozietateak”; eta bigarren multzoan

(1. atala), pasiboari lotutako eragiketak onartzen ziren, baina aktiboari edo finantzaketari

lotutakoak, berriz, sozietate horiei lotutako kooperatibei eta kooperatiba horietako bazkideei

baino ez zitzaien onartzen. Bestetik, “Caja Rural” izena hartzen zutenei dagokienez, eragiketa

aktiboak nekazaritza-, basogintza- edo abeltzaintza-sektoreetan bakarrik egin zitzaketen,

edo landa-inguruneko bizimodua hobetzera bideratutako eragiketak finantzatu. Hori dela

eta, horien jarduera-eremua eta bideragarritasun ekonomikoa mugatzen ziren, nahiz eta

adierazpen batzuen zehaztugabetasunak jarduteko tarte zabalagoa ematen zien erakundeei.

Estatuan, Kooperatibei buruzko apirilaren 2ko 3/1987 Lege Orokorra etorri zen geroago.

Lege horren 116. Artikuluan zehaztu ziren kooperatiba-motak, eta mota bereizi gisa tipifikatu

zituen finantzakoak, nahiz eta ez zien eskaini berariazko artikulurik legezko testuan, eta

kreditu-kooperatiba horientzako aurreikuspen bakarrak seigarren xedapen iragankorrean

ezarri zituen, ziur asko, kreditu-kooperatibentzako berariazko lege bat prestatzen ari

zirelako orduan. Kreditu-kooperatibei buruzko maiatzaren 26ko 13/1989 Legeak berehala

indargabetu zituen seigarren xedapen iragankor horretan jasotako arauak, eta hainbat ate

ireki ziren, hala nola bazkide izateko gaitasuna, mota horretako kooperatibek egin zitzaketen

eragiketak eta zerbitzuak handitzeko modua eta hirugarrenekiko eragiketak egiteko aukera,

nahiz eta baliabide guztien % 15era mugatu.

Kreditu-kooperatibei buruzko 13/1989 Legea aitzindaria izan zen legegintza-joera

orokorrean, eta mota horretako kooperatibentzat artean ezarri zuen kreditu-kooperatibek

bazkideen eta bazkide ez diren hirugarren pertsonen finantza-premietarako balio izatea,

haiekiko eragiketak egiteko aukerak zabalduz, kooperatiba-eremuan elementu guztiz

berritzaile eta “iraultzaile” gisa boto plurala emateko aukera ezarriz, muga jakin batzuekin,

kapitalaren arabera, eta. azken batean, araudi malguagoa ezarriz sozietate-mota hori

beste batzuen aldean horren mugaturik ez egoteko eta, horrela, ekonomia lehiakor

modernora egokitu ahal izateko, araudi historiko zurrunaren eraginez, enpresa-aukerak eta

bideragarritasun ekonomikoa mugatzera behartu gabe.

Geroago, euskal eremuan, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legeak eta, estatuan,

Kooperatibei buruzko 27/1999 Legeak, bai eta autonomia-erkidegoetako kooperatiben

legeek ere, hasitako joerari jarraitu zioten, kooperatiba-moldea enpresa-proiektu mota

guztietan erabili ahal izateko, ez lehenago gertatzen zen bezala, salbuespenak salbuespen,

horietako asko euskal lurraldearen eremuan, eta, neurri handi batean, Mondragon Taldearen

barruan, legezko mugek eta, kapitala eskuratzeko, eredu kooperatiboaren beraren zailtasunen

eraginez, kooperatibak enpresa txikiak eratzeko erabili ohi ziren eta enpresa handiagoek

sozietate kapitalisten moldearen arabera sortzen ziren.

Euskadin indarrean dagoen Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen aurrekaririk

hurbilena, 4/1993 Legea, 1/2000 eta 8/2006 legeek zati batean aldatutakoa, joera horri lotu

zitzaion bide ugari eta askotarikoak erabiliz, eta berritzailea izan zen irtenbide horietako

455

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!