20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

FINANTZA-KOOPERATIBAK

4.– Eusko Jaurlaritzan ogasun- eta finantza-eskumenak dituen sailak kreditukooperatiben

gainean dituen funtzioak egikarituko ditu, indarrean dauden legeekin

bat etorriz: proposatze-, arautze-, informatze- eta ikuskatze-funtzioak eta estatistikaeta

diziplina-funtzioak.

21.1.1. Sarrera

Kreditu-kooperatiben izaera bikoitza, kooperatiba-sozietateak direla, batetik, eta kredituerakunde,

bestetik, kooperatibak arautzen dituen araudian islatzen da, eta, gai askotan,

zail samarra da kooperatiben zuzenbidea eta kreditu-erakundeena uztartzea. Hala, azken

urteotan, kooperatiben eta kreditu-erakundeen zuzenbidea aldatu egin da aldi berean, eta,

gainera, bilakaera hori ezkondu behar izan da estatuko zuzenbide positiboarekin eta azkena

Europar Batasunak emandako arauketari; gogora dezagun sektoreak sakoneko aldaketak

izan dituela, ez horrenbeste kooperatiben esparruan, baina bai bankuen esparruan. Erreforma

horiek guztiak hainbat alderditan bateratu du estatuan dauden hiru banku-erakunde moten

araubide juridikoa, hots, bankuena, kreditu-kooperatibena eta aurrezki-kutxena (azkenena

2008an hasitako krisi finantzario eta ekonomikoaren ondotik) eta kreditu-erakunde guztien

errentagarritasuna hobetzeko premiei aurre egin behar izan diete, gaur egun ere ibili dabilen

bat-egiteen oldea eraginda, eta, horren ondorioz, aurrezki-kutxen parte-hartzea oso txikia da

banku-negozioan, ia-ia desagertu egin direla, desegin egin direlako edo, kasu garrantzitsu

batzuetan banku-fundazio bihurtu direlako, eta eraldatu direneko bankuen jabetzari eusten

diote, neurri handiagoan edo txikiagoan. Banku horiek dira, hain zuzen ere, banku-negozioa

garatzen dutenak gaur egun.

Zalantzarik gabe, erreforma-prozesuek bankarizatzeko joera etengabea dakarte, hau da,

banku-sektorearen eredu gisa, sozietate anonimoena erabiltzekoa; bestela esanda, bankuek

erabili ohi dutena.

Joera sakonagoa da, kreditu-erakundeak, oro har, “interes publikoko erakunde” gisa

hartzen baitira, eta horiei aplikatzen baitzaizkie “sozietate anonimo kotizatuei” eskatzen

zaizkien gardentasun, gobernu on, kaudimen eta abarren inguruko eskakizunik handienak.

Azken batean, gaur egun eta oraindik ere kooperatiba-araudia kreditu-kooperatibentzat

garrantzitsua bada ere, jarduerari lotutako araudi sektorialari ez ezik, mota horretako

kooperatibek kotizatutako sozietate anonimoen eta interes publikoko erakundeen

merkataritza-legeriari “begiratu” behar diote, beste araudi batzuen bidez aldatzen ari den

kreditu-kooperatiben araudiari baino gehiago.

21.1.2. Aurrekariak

Kooperatiba-kredituen lehen aurrekaria, manu espezifiko gisa, kreditu-kooperatibak

arautzen dituen azaroaren 3ko 2680/78 Errege Dekretua izan zen. 1979ko otsailaren 26ko

eta ekainaren 30eko aginduek garatu zuten errege-dekretu hura.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Kooperatibei buruzko otsailaren 11ko 1/1982

Legeak artikulu bat eskaini zien berariaz, 60. artikulua, hain zuzen ere, kreditu-kooperatibak

mota horretako sozietate-mota bereizi gisa tipifikatuz, aseguru-kooperatibetatik bereiziz

454

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!