20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

duten hornitzaile edo eraikitzaileei− bazkideek, diogun legez, administrazioak zehaztutako

prezioaren erantzukizuna baino ez lukete izango eta, hortaz, kooperatibak aipatutako

konkurtso-prozedurara jo beharko luke.

20.4. Artezkaritza-kontseilua

120. artikulua.– Artezkaritza-kontseilua.

1.– Estatutuek espresuki besterik onartu ezean, administratzaile-kargua etxebizitzakooperatiba

bakarrean bete ahal izango da.

Kargu horien titularrek ezin izango dute jaso inongo ordainsaririk beren funtzioa

betetzeagatik, hargatik eragotzi gabe lan horretan izandako gastuen kalte-ordaina

jasotzeko eskubidea.

2.– Artezkaritza-kontseiluak behar beste ahalorde delegatu edo egiletsi ahal izango

du helburu soziala betetzen laguntzeko. Ahalorde horiek inoiz ere ez dira luzatuko

helburu sozialerako gauzatzen diren egintza edo kontratuak baino gehiago, ezta

eraikitzeko eta finantzatzeko oinarrizko erabakiak eta hirugarren ez-bazkideekiko

kontratuak baino gehiago ere. Ahalorde horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

inskribatu beharko dira, legelari aholkulariak aldeko irizpena eman eta gero.

20.4.1. Sarrera

Kooperatiba-sozietatean, bazkideen eskubideetako bat artezkaritza-kontseiluko kideak

hautatu eta kide gisa hautatua izatea da. Bada, sozietate-organo horrek darabilen araudi

orokorrak dioena gorabehera, eutsi egin zaie aurreko testuak ezarritako berariazko debekuei,

hau da, artezkaritza-kontseiluko kideek ordainsaririk ezin jasotzeko debekuari, bai eta

etxebizitza-kooperatiba batean baino gehiagotan sozietate-organo horretako kide izateko

bateraezintasunari ere

20.4.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Egiazki, artezkaritza-kontseiluaren inguruan jaso diren berezitasunei lotutako alderdiak

berariazko artikulu batean islatu dira, indargabetutako arauan baino zuzenago; izan ere,

orain arte, gai horiek bazkideen kapituluan jasotzen ziren, baina xedapenak, zinez, sozietateorgano

bati dagozkio, eta, beraz, argi eta garbi bereizi behar da horietatik.

Hori esanda, artikulu honen berritasuna 3. atalean aurki dezakegu, honako hau ezarrita:

artezkaritza-kontseiluak sozietatearen xedea bete dadin errazteko beharrezkoak diren

ahalordeak eskuordetu edo eman ahal izango ditu, baina ahalak ez dira inola ere hedatuko

xedea oso-osorik hartzen duten egintza edo kontratuetara, ezta bazkide ez diren hirugarren

pertsonekin egindako eraikuntzari, finantzaketari eta kontratuei buruzko oinarrizko

erabakietara ere. Horrela, iraganean izandako jokaera batzuk eten nahi izan dira, sarritan,

kooperatibak eratzeko unean ere (askotan, hurrengo protokolo-zenbakian ere), oro har,

kudeatzailearen aldeko ahal orokorrak ematen ziren, eta kudeatzaile horrek, horrenbestez,

445

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!