20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

kooperatibaren baliabide propiotzat kontabilizatu behar dira; etxebizitzaren esleipenaren

kontura emandako zenbatekoak, berriz, halakotzat hartu beharko dira kanpoko baliabideen

kapituluan (bazkide-kontu batekin pareka daitezke edo, era berean, hirugarrenekiko zor

batekin ere), hori guztia, bi emateen izaera juridikoaren ondorioz. Bestalde, zenbaitek ikusi

nahi izan dute aipatutako emateen izaera juridikoa, sozietatearen kapitaltzat ulertu beharrean,

mandatu-harreman bati lotutako funtsen hornidura dela. Irizpide horiek aldatuz gero,

kooperatibaren kontabilitatearen irudi leiala aldatuko litzateke, eta aldaketa handiak egingo

lirateke eskuragarritasunaren, diruzaintzaren, finantza-kaudimenaren, egitura-bermearen eta

zorpetzearen ratioetan; eta ratio horiek guztiak erabakigarriak dira sozietatearen finantzaegoeraz

jakiteko.

Etxebizitza-esleipenaren kontura emandako zenbatekoetan gehiago sakonduta, zehaztu behar

dugu zer gastu eta zer inbertsio finantzatu ahal izango dituzten horiek, eta, kooperatibaren funts

propioak erabiliz, aldiz, zer finantzatuko den, auzi hori zalantzazkoa baita askotan. Badirudi

ordainketen multzoak (etxebizitzen esleipenaren kontura emandako zenbatekoak) bazkide

bakoitzarentzat sustapen eta indibidualizazio fisiko eta juridikoa gauzatzeko beharrezko

kostua baino ez duela kontuan hartu behar; horien artekoak ditugu, halaber (eraikuntzaren

egitatetik bertatik eratorritakoez gain), lurzorua eskrituratu eta inskribatzekoak, obra

berriaren deklaraziokoak eta banaketa horizontalekoak, hipoteka-kredituarenak konturako

zenbatekoak jasotzeari lotutako asegurukoak, eta kreditua amortizatzekoak eta antzeko

beste batzuk. Aitzitik, ezin izango dira kontura emandako zenbatekoen bidez finantzatu

kooperatibak egiten dituen gainerako jarduerak, sustapenekoak izan ala ez, eta horiek

bazkideen bestelako ekarpenen bidez finantzatu beharko dira.

Bazkideen araubideari dagokionez, indargabetutako arauari jarraituz, inor ezin izango

da araubide kooperatiboko bi etxebizitza baino gehiagoren titular izan, familia ugariei

aitortutako eskubideak alde batera utzita. Kontuan izan, kasu horretan, etxebizitzaren jabetza

esleitzeaz hitz egiten dela, ez 117.1 artikuluan jasotzen diren aukerez. Horren bidez, berriro

ere, sozietate horietan kooperatiba-jarduera zorrotz betetzea dugu arauaren helburua; izan

ere, gogora dezagun, oro har, helburua dela bazkideei etxebizitzak eskuratzea, bazkideek

erabil ditzaten, eta erabilera hori etxebizitza bakarrean egin daitekeela, bistakoa den bezala.

Familia ugariak salbuestekoak dira adierazitako guztiari dagokionez, haien ezaugarriak

direla eta.

Bazkidearen baja aintzat hartuta, EKL indarrean hasi arte ezarritakoak balio du, estatutuek

hala arautzen badute, justifikatu gabeko kanporatze- edo baja-kasuengatiko kenkariak

aplikatu ahal izateko, hark etxebizitzen eta lokalen ordainketa finantzatzeko emandako

zenbatekoei ere aplikatu ahal izango zaizkie, gehienez ere, bertan ezartzen diren portzentajeen

ehuneko berrogeita hamarrera arte. Ez luke zentzurik beste zigor bat arautu izan balitz,

batez ere, kapitala askotan oso txikia den kooperatibetan. Arauketa horren justifikazioa

kooperatiba-sozietatearen finantza-babesa da; izan ere, bazkide baten irteerak, sustapenaren

azken unean, adibidez, zorpetze handia sorraraz dezake, eta hori minimizatu egin behar

da. Esan dugun bezala, ez luke zentzurik izango kooperatiba babesteko finantza-neurri

batzuk ezartzea nahitaezko ekarpenei dagokienez, eta ez egitea gauza bera etxebizitzaren

esleipenaren kontura emandako zenbatekoekin, azkenak direlako, egiatan, sustapenaren

benetako finantza-euskarria, eta, beraz, finantza-arazo handiak sor ditzaketenak, itzuli

442

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!