20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

horren ondorioz, legelariak nahi izan duela, −gure ustez, oso modu egokian− kooperatiben

bizitzaren hasieratik bertatik, bazkideek erabakiak har ditzaten, areago, kooperatiba sortzeko

garaian, une horretan, gainera, sustapenaren etorkizunerako garrantzi handiko beste erabaki

batzuk hartuko baitira.

Hala ere, 1. artikuluak dioen bezala, ehuneko hori ez zaie eskatuko Euskal Autonomia

Erkidegoak bultzatutako sustapen itundua egin behar duten etxebizitza-kooperatibei, hau da,

partaidetza publikoa duten administrazio edo erakunde batekin edo batzuekin hitzartutako

sustapen bat egin behar dutenei, edo administrazio horien edo partaidetza publikoa duten

erakundeen lurrak eskuratu behar dituztenei, dela zuzenean besterenduz, dela lehiaketa

bidez. Salbuespen hori, eragin kuantitatibo handikoa da, pribatuak ez diren sustapenak ugari

direlako (salbuespena ez zen ageri 2018ko maiatzaren 24ko Lege Aurreproiektuan, bai, ordea,

2018ko abenduaren 18koan), kooperatiba-sektoreak proposatutako hobekuntza gisa sartu

zen, uste baitzen, bestela, kooperatiba-araubideari lotutako etxebizitza babestuak proiektuak

prestatzea eragotziko lukeen baldintza bat izango lukeela. Kasu horretan ere, legegileak

irizpide egokiz ulertu du ekimen publikoko sustapenetan badirela kontrol demokratikoa

bermatzen duten tresnak, eta, aldi berean, askotan bazkideen benetako parte-hartzea ex post

edo gerora etorri behar dela botere publikoek bultzatutako administrazio-prozeduretara.

Horren erakusgarria dugu, kasurako, toki-erakunde batzuek proposatzen dituzten zozketak,

eta horien eraginez, ez du zentzurik etxebizitzen esleipendun suerta ez daitezkeen pertsonek

kooperatiba bat eratu behar izatea.

Salbuespen hori babes publikoko etxebizitzentzat arautzeak aukera ematen du bazkideen

gutxiengo batek egintzak gauzatu ahal izateko, baina egintza horiek, behin-behineko

kalifikazioa lortu arte, behar-beharrezkoak direnak baino ez dira izango.

Gainera, sustatutako proiektuaren esleipendunek edo lagapen-hartzaileek (erabileralagapenaren

araubideari lotutako kooperatiben kasuan) onartu beharko dituzte beste bazkide

batzuk onartzeari edo ordezkatzeari buruzkoak, kudeatzailearekin egindako kontratua,

eraikitze-kontratua eta estatutuetan zehaztutako guztiak. Edukiaren argitan, zalantza sor

daiteke bazkide guztiek egon beharko duten, edo, halakorik ezean, erabaki horiek noiz har

daitezkeen. Ildo horretan, bazkide guztiak egotea desiragarriena izango balitz ere, uste dugu

erabaki horiek sortze-unean har badaitezke (ikus 1. atala) bazkide gehienen (erdia gehi bat)

botoa baliatuz, horixe izan behar dela bazkideek aipatutako kontratua formalizatzeko unea

zehazteko irizpidea.

Horrek guztiak, gainera, berebiziko garrantzia du, artikuluaren 2. atalak ezartzen baitu,

sortzeko unean, bazkide laguntzaileak ere zenbatu daitezkeela, babes publikoko etxebizitzen

sustapenaren arloan indarrean dauden arauak betetzeari kalterik egin gabe. Hala, adibidez,

kudeatzaile batek, adibidez, bazkide gutxi dituen kooperatiba bat susta dezake (19.1 artikuluak

hiru aipatzen ditu), baita hiru bazkide horietako kide izan ere, baina arau berriaren harira ezin

izango da erabaki erabakigarririk hartu, ikusi dugun bezala, behin-behineko kalifikaziora

bideratutako egintzetatik harago.

1. atalari amaiera emateko, esan behar dugu sustatutako proiektua aipatzen denean, badirudi

arkitektoak idatzitako oinarrizko proiektua izan litekeela; hala ere, zehaztu ez denez eta

interpretazio zabala eginda, uste dugu nahikoa daitekeela proiektatutako etxebizitzen eta/edo

440

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!