20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

3.– Pertsona fisikoak eta kooperatibak elkartuko dira, gehienbat, etxebizitzakooperatibetan.

Legelari aholkulariak aldeko irizpena eman eta adierazi beharko

du bazkide izateko baldintzak betetzen direla, salbu eta babes publikoko etxebizitzen

sustapenetan.

4.– Kooperatibak adjudikaziodunei eskatzen badie dirua aurreratzeko eraikuntzaren

kontura, diru hori bermatuta egon beharko da, eta, horretarako, abal-kontratua edo

asegurua sinatu beharko da kalte-ordainak ziurtatzeko kontratua betetzen ez den

kasuetan, Eraikingintza arautzeko azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritakoari

jarraikiz.

5.– Jabetza adjudikatzen den kooperatibetan, pertsona fisikoek ezin izango dute eskuratu

bi etxebizitza baino gehiago kooperatiba-araubidean, salbu eta familia ugariei

aitorturiko eskubideak dituztenean.

6.– Bazkideren baten baja gertatzen bada, eta estatutuek hala onartzen badute, 66.1

artikuluan finkaturiko kenkariak aplikatu ahal izango zaizkie bazkideak etxebizitzak

eta lokalak finantzatzeko jarritako diru kopuruei; gehienez ere, zenbaki horretan

ezarritako portzentajeen ehuneko berrogeita hamarreko kenkariak aplikatu ahal

izango zaizkie.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren diru kopuruak, eta bazkideak sozietatekapitalari

egin dizkion ekarpenak, bazkideari itzuliko zaizkio beste bazkide edo

bazkide ez den hirugarren batek bereganatzean haren eskubide eta betebeharrak.

Etxebizitzaren edo lokalaren adjudikazioa formalizatu aurretik bazkideak kooperatiba

uzten badu, bazkideak jarraitu beharko du hura eraikitzeko hartutako konpromisoei

aurre egiten, gehienez ere hura adjudikatzeko azken preziora iritsi arte. Hori egin

beharko du beste bazkide batek edo hirugarren ez-bazkide batek bereganatu arte hark

adjudikatuta zituen etxebizitza eta lokalaren gaineko eskubideak eta betebeharrak.

Dena den, kooperatiba uzten duen bazkideak bere betebeharrak bete beharko ditu

bazkide berria edo hirugarren ez-bazkidea kooperatiban sartu baina harena ez den

beste etxebizitza edo lokal bat esleitzen bazaio.

7.– Etxebizitza-kooperatibetako bazkideen erantzukizuna mankomunatu sinplea da, eta

haren gehieneko muga da sozietatearen kapitalari egin behar dizkion ekarpenak,

nahitaezkoak eta borondatezkoak, gehi eraikitzeko kontuan sartutako diru kopuruak

eta etxebizitza edo lokala adjudikatzeko prezioa osatzeko egin behar dituen guztiak,

salbu eta Administrazioak ezarritako gehienezko prezio bat duenean; izan ere,

kasu horretan, prezio hori izango da erantzukizun-muga ondorio guztietarako, bai

kooperatibaren aurrean, bai bazkide eta hirugarren ez-bazkideen aurrean.

20.3.1. Sarrera

Bazkideen araubideari buruzko kapitulua ia-ia ex novo edo berriren berri idatzi da.

Kooperatiba-araubideko bi etxebizitza baino gehiagoren titular izateko aukerari edo justifikatu

gabeko kanporatze- edo baja-kasuetarako etxebizitzaren esleipenaren kontura emandako

zenbatekoaren gaineko kenkariak aplikatzeko aukerari buruzko gai batzuk izan ezik, eduki

438

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!