20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA SORTZEA

Hala ere, badago salbuespen bat erantzukizun horretatik, Zigor Kodearen 31.bis.2 artikuluan

araututakoa. Honela dio:

2. Delitua aurreko zenbakiko a) letran aipatutako pertsonek egiten badute, pertsona

juridikoak ez du erantzukizunik izango; betiere, honako baldintza hauek betetzen

badira:

1.- administrazio-organoak, delitua gertatu aurretik, antolaketa- eta kudeaketaereduak

onartuta eta betearazita izatea, eta ereduok zaintza- eta kontrolneurri

egokiak jasotzea ezaugarri horietako delituak prebenitzeko edo delitu

horiek egiteko arriskua nabarmen txikiagotzeko;

2.- pertsona juridikoaren barneko organo batek prebentzio-ereduaren funtzionamendua

eta betetzea ikuskatzeko ardura esleituta izatea, eta organo horrekekimenak eta

kontrola egikaritzeko botere autonomoak izatea, edo pertsona juridikoaren

barne-kontrolen eraginkortasuna ikuskatzeko eginkizuna legez ezarrita izatea;

3.- delituaren banakako egileek antolaketa- eta prebentzio-ereduak iruzur eginez

haustea, eta

4.- bigarren baldintzan aipatutako organoak, ikuskapen-, zaintza- eta kontroleginkizunak

egikaritzean, ez-egiteren bat edo jardun eskasa ez egitea.

13.1.q) artikuluaren edukia ikusita, 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatibetan,

artezkaritza-kontseiluak (edo administratzaile bakar edo solidarioek) “compliance” izeneko

eredu hori gertatzeko legezko betebeharra du. Eta “legezko betebeharra” hitzak azpimarratu

nahi ditugu, errekerimendu hori ez baita gertatzen kapital-sozietateen legeak araututako

enpresetan, ezta lan-sozietateetan, edo elkarte zein fundazioetan ere. Salbuespenezko egoera

eta bakarra da sisteman.

Eredu horren edukia artezkaritza-kontseiluak berak prest dezake, eta batzar nagusiak

onartu, ondoko alderdiak jasota:

- Kooperatiban dauden arrisku penalen azterketa.

- Arrisku penalen mapa egitea.

- Delituak prebenitzeko beharrezko protokoloak, prozedurak, neurriak eta kontrolak

ezartzea.

- Delituak Prebenitzeko Eredua gainbegiratzeko eta kontrolatzeko organoa sortzea.

- Salaketa-sistema ezartzea.

- Delituak Prebenitzeko Eredua aldian behin berrikustea eta eguneratzea

Ez dugu eredua eduki horretara mugatu nahi; aitzitik, beste edozein arlori irekita dago;

izan ere, eredua zenbat eta zehatzagoa eta osoagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da

kooperatibaren barruan delituak egiteko arriskua, eta, hala gertatuz gero, aplikatu beharreko

salbuespena maila juridiko handiagokoa izango litzateke.

2.8.1.5.2. Indarkeria sexistarik gabeko eremu bat bermatzeko baliabideak sartzea

Gizarteak gaitz horren inguruan daukan kontzientziazio handiagoa dela eta, legelariak beste

urrats bat egitea erabaki du, eta 50 bazkidetik gorako kooperatibeei ezarri die erakundearen

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!