20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

multzoa, jabari oso edo beste eskubide baten modura, epe mugagabe batean edo,

estatutuetan hala erabakiz gero, epe mugatu batean.

Halakoetan, bazkide kooperatzaileek eskubidea izango dute kooperatibak adjudikatzen

dizkien etxebizitzak eta lokalak erabiltzeko kooperatibaren estatutu eta barneantolamenduko

arauen arabera, zeinen bidez bazkideen eskubide eta betebeharrak

arautuko baitira.

Erabilera lagatzeko kooperatiba mota hauetan, kapital-ekarpen bat izendatu beharko

da bazkide izateko, eta higiezina sustatzeko edo erosteko kostuen araberakoa izango

da ekarpen horren gehienezko zenbatekoa. Bazkideek, gainera, aldian aldiko kuota

batzuk ordaindu beharko dituzte, kooperatibako organoek finkatuak, etxebizitzarako

higiezinaren mantentze- eta hobetze-lanetarako eta pareko kontzeptuetarako.

Bazkideren baten baja gertatzen bada, artezkaritza-kontseiluaren esku geratuko

da haren erabiltze-eskubidea, eta kontseilu horrek bazkide berri bati adjudikatuko

dio. Erabiltze-eskubide hori mortis causa eskualdatu ahal zaie hildako bazkidearen

kausadunei, bazkidetzat onartu eta gero, betekizun orokorrekin bat etorriz;

horretarako, baina, haiek eskatu beharko dute hori egiteko, hiru hilabeteko epean.

Bestela, eskubidea izango dute dagokien kreditua likidatzeko.

4.– Itzultzen den zenbatekoari lege honen 119.6 artikulukoan xedatutakoa aplikatu

beharko zaio.

20.2.1. Sarrera

118. artikuluan, sustatutako etxebizitzen eta lokalen jabetza esleitu eta gero, kooperatibaren

nahitaezko desegiteaz gain, berritasun garrantzitsuenetako bat jaso da: Espainiako estatu

osoan, lehenengoz, erabilera-lagapeneko araubideari atxikitako etxebizitza-kooperatibak

zuzenbide positiboari lotzea. Beste herrialde batzuetan, besteak beste, Danimarkan,

Alemanian, Kanadan edo Uruguain dagoeneko finkatuta eta hedatuta dauden esperientzia

horiek, haien berezitasun nabarmen eta guzti, behin betiko txertatu dira gure kooperatibazuzenbidean,

indarrean dagoen EKLri esker.

Egia esatera, Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legeak eredu hori jasota dauka, hirugarren

xedapen gehigarrian: “erabilera-lagatze araubidean, irabazi-asmorik gabeko elkarteek

bizitegi-multzoak sustatzea edo eskuratzea”. Arau horrek Eusko Jaurlaritzak garatutako

hainbat gobernu-politikatan balio izan du, eta garapen-eredu berri horien aldeko apustua

egin du behin betiko, behintzat, esperientzia pilotu gisa, bizitegi-beharrak asetzeko. Horren

adibide argia aurki dezakegu Eusko Jaurlaritzaren 2018-2020 Etxebizitzaren Gida Planean,

eredu kooperatibo hori berariaz jaso baita planean.

20.2.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

118. artikulu ia osoan bada berritasunik, eta indargabetutako arauditik etxebizitza eta

lokalen esleipena, erabilera eta gozamena, ohikoa edo sasoikoa, zuzenbidean onartutako

edozein tituluren bidez egiteko aukera besterik ez du jaso indargabetutako arauditik.

433

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!