20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

gainditu egiten baitu. Horixe gertatzen da, ordea, sustapena etxebizitza babestua eraikitzeko

denean, baina ez du kooperatiba-mota horien helburu orokorra mugatzen.

Azken batean, dagoeneko aletu ditugun berrikuntza garrantzitsuak dakartza artikulu honek,

eta helburu sozial zabala duen kooperatiba-mota bat islatzen du. Kooperatiba-mota horrek

sustapen-egitatea ez ezik, higiezinen eta/edo beste elementu komun batzuen hobekuntza,

kontserbazioa eta administrazioa ere aintzat hartzen ditu, bai eta eraikinekin zerikusia duten

zerbitzuak ematea ere, bazkideentzat. Horretarako, kooperatibak beharrezkoak diren jarduera

eta lan guztiak egin ahalko ditu.

20.1.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Euskal etxebizitza-kooperatibagintzak estatuko araudian ezarritakoaz bestelako

tratamendua izan du orain arte, eta bereizketa hori nabarmenagoa da indarrean dagoen

EKLren edukian. Hala ere, ezin dugu ahaztu Kooperatiben Lege Orokorra (89-92 artikuluak,

zehazki) araudi osagarria dela Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean, EAE).

Bestalde, estatuaren esparruan, kode zibila eta aplikazio orokorreko beste arau batzuk

ahaztu gabe, etxebizitzaren arloari dagokionez, honako arau hauek ere aipatu behar ditugu:

- 7/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko

Legearen testu bategina onartzen duena.

- 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa.

Gainera, EAEn, garapen-arauekin batera, honako arau hauek aipatuko ditugu esparru

orokor gisa:

- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

- 2/2014 Legea, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea

aldatzen duena.

- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa.

20.2. Adjudikatzeko edo lagatzeko araubidea

118. artikulua.– Adjudikatzeko edo lagatzeko araubidea.

1.– Zuzenbidez onarturiko edozein tituluren bidez adjudikatu edo laga ahal izango zaizkie

bazkideei etxebizitza eta lokalen jabetza edo erabilera eta luperketa, normalean

erabiltzeko izan edo denboraldi baterako izan.

2.– Kooperatiba desegin beharko da sustatzen dituen etxebizitza eta lokalen jabetza

adjudikatu eta gero, baina, betiere, berme-epea eta ezkutuko akatsak direla-eta

entitate sustatzaile modura erantzuteko aurreikusitako legezko epea igaro eta gero,

zeina adjudikazioa egiten den egunetik kontatzen den, salbu eta estatutuek edo

entitate publikoekin sinatutako hitzarmenek epe luzeagoa ezartzen dutenean.

3.– Kooperatibak higiezin bakar modura etxebizitza eta lokal multzo bat sustatzen edo

erosten duenean bazkideei lagatzeko, kooperatibaren jabetzakoa izango da higiezin-

432

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!