20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

beste epai batzuk aipa ditzakegu: besteak beste, ondokoak: 36/1981 Epaia, azaroaren 12koa,

7. oinarri juridikoa; 150/1990 Epaia, urriaren 4koa, 2. oinarri juridikoa; 173/1998 Epaia,

uztailaren 23koa, 4. oinarri juridikoa; 116/1999 Epaia, ekainaren 17koa, 2. oinarri juridikoa;

edo 222/2006 Epaia, uztailaren 6koa, 8. oinarri juridikoa. Horrela, Konstituzio Auzitegiaren

doktrinari jarraituz, araua interpretatzen, legegilea eta hark ezarritakoa nola aplikatu behar

dugun ulertzen laguntzen digula esango dugu. Ildo horretan, harritzekoa da hirugarren

pertsonekiko eragiketak egiteko ehuneko hogeita hamarreko mugak ordezko bizitokia

emateko jarduerak alde batera utzita dioen adierazpena testuaren artikuluetan jaso ez izana.

Horren aurrean, uste dugu, batez ere, etxebizitza babestuetako jarduketa horien ingurukoak

ezartzen dituen administrazio-araudira jo behar dugula, bai eta EKGK-k hirugarrenekiko

eragiketen kontrolean izan dezakeen interpretazio-irizpidera ere, eta ez hainbeste testuaren

artikuluetan salbuespen orokortzat jo beharko litzatekeenera.

Azkenik, berrikuntza garrantzitsu gisa, aipatu behar dugu etxebizitza-kooperatibek, orain

arte ez bezala, etxebizitzen eta lokalen sustapen bakarra egin ahal izango dute kooperatiba

bakoitzeko. Arauketa hori, indargabetutako arautegitik ez ezik, legeria autonomiko askotatik

ere bereizi da, azkenetan, hain zuzen ere, sektorearen garapena justifikatzen baita askotariko

sustapenen bidez, batzuek besteen bermearena egiten dutelarik. Esate baterako, Kooperatibei

buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legean (aurrerantzean, KL) berariaz ezarri zen 90.

artikuluan kudeaketaren eta ondarearen arteko autonomia aldien edo sustapenen artean,

sustapen batzuek erantzun behar ez dutela besteetan sortutako zorren ondorioz (gainera,

sustapenok izen espezifikoa eta bazkideen batzar bereziak dituzte, kooperatiba edozein dela

ere). Ildo horretan, kooperatiba bakar baten esparruan aldiak edo sustapenak garatzeko edo

ez garatzeko aukerari erreparatzen badiogu, bi eredu aurkituko ditugu. Sustapena amaitzeaz

batera agortzen den aldi baterako ereduaren beste muturrean, sustapenen merkatuan irauteko

asmoa duten kooperatibak ditugu, eta horren bidez, besteak beste, kostu finkoak txikiagotu

nahi dira, sustapen guztiek partekatzen baitituzte kostuok.

Bada, aurreko ereduaren aurrean, kontabilitate bereizia eramateko betebeharra eta sustapen

bakoitzeko batzordeetan erabaki bereiziak hartzeko betebeharra gorabehera, balantze eta

ustiapen-kontu bakarra zegoelako, praktikan, bazkideak beste batzuen erantzukizunak

hartzera eraman dituena, baita diruko ekarpen handiak egitera ere, sustapen bakar batean

izandako arazoei aurre egin eta kooperatibaren konkurtsoa saihesteko helburuz, askotan

nagusi zen nahastea, batzuetan, interesatua, gainditzea erabaki du EKLk. Hala eta guztiz

ere, euskal legegileak bazkideen segurtasun juridikoa bermatu nahi izan du proiektu

kooperatiboan, bakoitzari benetan legokiokeen erantzukizuna esleituta, kooperatiba eta

sustapena ezkonduta.

20.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Kapitulu honetan, kooperatiba-mota garrantzitsuenetako bati helduko diogu, batez ere,

kontuan hartzen badugu gizarte-arloan eta ekonomian gero eta garrantzi handiagoa izan

duela, urte askotan, gure herrialdeko lurzoruaren arazoei eta bizitegi-eredu berriei irtenbidea

emateko.

430

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!