20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK

20.1.1. Sarrera

Zalantzarik gabe, etxebizitza-kooperatibak izan dira, garraio-kooperatibekin eta “junior

kooperatiba” izenekoekin batera, euskal legegileak gehien berritu dituen kooperatibamotetako

bat, eraikuntzari eta kudeaketari lotutako oinarrizko erabakiak kooperatibistek

eurek, kooperatiba eratzen denetik unetik aurrera, era demokratikoan har ditzaten ziurtatzeko.

Horrela, bada, printzipio kooperatiboak zorrotz betetzeak izan behar du enpresa-proiektuak

garatzeko kontzeptuzko oinarria, azken urteotan aipatutako printzipioetatik urruntzeagatik,

hain zuzen ere, eztabaida ugari egon diren sektorearen esparruan.

Nolanahi ere, printzipio kooperatiboak bete beharko dira, nahiz eta, higiezinen sustapenak

eskatzen duen profesionaltasuna dela-eta, beharrezkoa izango den erakunde kudeatzaile

bat kontratatzea, kooperatibaren eraikuntzari eta finantzaketari buruzko aholkularitza eman

dezan. Gogora dezagun kooperatiban elkartzen diren pertsonek askotan ez dutela elkar

ezagutzen, eta, aldi berean, garrantzi ekonomiko handiko enpresa-proiektuak garatzen

dituztela. Hori esanda, eta aipatutako profesionalizazioa beharrezkoa bada ere, sustapenaren

kontrola kooperatibako bazkideen esku dago, eta eragiketa guztien informazioa eta

gardentasuna bermatu behar dira beti.

20.1.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Kapitulu honetan, helburuari, eragiketei eta eremuari buruzkoan, eta aurreratu dugun bezala,

berariaz adierazi nahi izan da sozietatearen helburua kooperatibak berak garatu beharko duela,

gutxienez, oinarrizko alderdiei dagokienez, betiere eragotzi gabe kooperatibak kontratatzen

dituen bazkideak ez diren beste pertsona batzuek eman edo osatu ahal izatea. Hain zuzen

ere, kooperatibak garatuko du kooperatiba-jarduera, eta, azken batean, erabakiak hartzeko

ahalmena du bere organo eskudunen bidez (batzar orokorra eta artezkaritza-kontseilua), ez

enpresa kudeatzaileek, askotan gertatu izan den bezala. Enpresa horiek haiekin kontratatzen

dena bete beharko dute, kode zibilaren arabera (betebeharrak eta kontratuak). Baina, aurreko

araudiarekin alderatuta, berritasun garrantzitsu gisa, esan behar dugu kontratu horien aldeko

irizpena eman beharko duela legelari aholkulariak. Legelariarenak aurrerago jorratuko

ditugu, 121. artikuluan.

Merkataritza-lokalak, lursailak, instalazioak eta eraikin osagarriak bazkide ez diren beste

pertsona batzuei besterentzeko edo errentan emateko aukera bazegoen jasota indargabetutako

legerian, baina indarrean dagoenak dio batzar orokorrak aldeko erabakia hartu behar duela.

Berrikuntzekin jarraituta, esango dugu artikulu honek aukera ematen duela azaldutakoak ez

ezik –nolabait esanda, sustatutako etxebizitzekin zuzenean lotuta ez daudenak−, sustatutako

etxebizitzak ere hirugarren pertsonei besterentzeko, kooperatiba-sustapena finantzatzeko

beharrezkoa denean eta bazkide guztiek etxebizitza eskuratzeko aukera bermatuta dutenean.

Nolanahi ere den, sustatutako etxebizitzen ehuneko hirurogeita hamar, gutxienez, bazkideei

esleituko zaizkie. Ehuneko hori gainerako kooperatiba-motetan hirugarrenekin egin

beharreko eragiketetan ezarritako ehunekoaren testuinguruan ulertu behar dugu. Ehunekoa

handiagoa zen arauaren hasierako zirriborroetan, baina egun ezarrita dagoena gailendu zen

azkenean. Kooperatiba-mota hori irizpide kooperatiboen arabera normalizatu nahi izan

bada, hirugarrenekin egindako eragiketen ehunekoa, gertatu den bezala, beste kooperatiba

428

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!