20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA SORTZEA

Legegileak aurreikusi edo iragarri nahi duena zera da: hiru organo horiek, agian, ez direla

nahitaezkoak, eta, beraz, organo bakoitza arautzen duen artikulura jo beharko dela, egiatan

nahitaezkoak noiz diren ikusteko.

Baldintza horiek dagokion kapituluan garatuko badira ere, aurrerapen gisa, esan behar

da zaintza-batzordeak nahitaezkoa izaten jarraitzen duela 100 bazkide edo gehiagoko

kooperatibetan, errekurtso-batzordeak hautazko izaerari eusten diola eta gizarte-kontseilua

hautazko organoa dela mota guztietako kooperatibetan, bazkide-kopurua edozein izanda ere,

beti ere bazkide langileak edo lan-bazkideak badituzte; izan ere, pertsona horiek bakarrik osa

dezakete organoa eta, hala badagokio, besteren konturako langileek.

2.8.1.4. Informaziorako eskubidea

Lehengo testua: ez dago halakorik.

Egungo testua: o) Bazkideen informaziorako eskubidea errespetatzeko ezarritako bermeak

eta organoak, lege honetako 24 eta 25. artikuluetan ezarritako terminoetan.

EKLren gorputzeko 24. eta 25. artikuluen edukian, ez da aldaketarik izan, eta 25.2

artikuluan oraindik ere hauxe irakurtzea dago: “… berme-sistema bat eratu ahal izango

da estatutuetan”, hau da, aukerakoa da, baina 13. artikuluaren o) idatz-zati berriak behartu

egiten du, bermeak ez ezik, bazkideen informazio-eskubidea kontrolatzen duten organoak

ere jasotzera estatutuetan.

EKLren 25.2 artikuluaren idazketaren ildoan, edukia hautazkoa bada ere, gure aburuz,

13.o) artikuluaren nahitaezko izaera lehenetsi behar da, legean berriren berri eta berariaz

txertatu delako. Horrek esan nahi du kooperatiba berriek eta dagoeneko araututa ez dutenek

pentsatu beharko dutela eskubide hori nola arautuko duten, eta barne-prozedura bat ezarri

beharko dutela, informazio-eskubidea baliatzeak berme guztiak izan ditzan behar diren

urratsak egiten direla ziurtatzeko, informazioa eskatzeko baldintzak, informazioa emateko

organo eskudunak, informazioa ukatzeko arrazoiak, aurkaratzeko bideak eta abar ezarriz.

2.8.1.5. Delituak prebenitzeko eredua eta indarkeria sexistarik gabeko esparru bat

segurtatzeko baliabideak txertatzea

Bi berritasunak aztertuko ditugu.

2.8.1.5.1. Delituak prebenitzeko eredua

Ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoa dela bide, Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko

10/1995 Lege Organikoa aldatu zenean, aldaketa funtsezkoenetako bat gertatu zen zigorarloko

enpresa-zuzenbidean: merkataritza-sozietateek egin zitzaketen tipo penalak edo

tipifikazioak jaso ziren, eta hala, zigortu edo kondenatu zitezkeen pertsonak izatera igaro

ziren sozietateak. Aldaketa horrek bertan behera utzi zuen Alemaniako Franz von Liszt

penalistak, 1881. urtean, zabaldutako zigor-arloko esamolde juridikoa: “societas delinquere

non potest”, hau da, “enpresak ezin du deliturik egin”.

Aurrekoak esan nahi du pertsona juridikoak beraien legezko ordezkariek, administratzaileek,

langileek eta, gure kasuan, bazkideek egindako delituen errudun izan daitezkeela.

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!