20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

20. ETXEBIZITZA-KOOPERATIBAK* 1

20.1. Helburua, eragiketak eta eremua

117. artikulua.– Helburua, eragiketak eta eremua.

1.– Etxebizitza-kooperatiben helburua da bazkideei etxebizitzak, lokalak, eraikinak eta

eraikin osagarriak eta instalazioak eskaintzea; higiezin horiek eta denek erabiltzen

dituzten elementu, zati edo eraikinak hobetzea, zaintzea eta kudeatzea; behar diren

zerbitzuak antolatu eta ematea, eta etxebizitzak, lokalak eta eraikinak bazkideei

zuzendutako instalazioak birgaitzea.

Nolanahi ere, kooperatibak berak garatu beharko du, zuzenean, helburu soziala,

gutxienez oinarrizko alderdietan. Hala eta guztiz ere, kooperatibak hirugarren ezbazkideak

kontratatu ahal izango ditu helburua lortzeko edo osatzeko. Kontratu

horiek kooperatibaren legelari aholkulariaren aldeko irizpena jaso beharko dute.

2.– Etxebizitza-kooperatibek lursailak erosi, zatikatu eta urbanizatu ahal izango dituzte,

eta, oro har, behar bezainbat jarduera eta lan egin ahal izango dituzte beren helburu

soziala lortzeko.

Era berean, kooperatibaren premiak bete eta gero, merkataritza-lokalak, lursailak,

instalazioak eta eraikin osagarriak besterendu ahal izango dituzte, edo hirugarren

ez-bazkideei errentan eman ahal izango dizkiete, betiere hala erabakitzen badu

batzar orokorrak.

Horretaz gain, kooperatibak bazkide ez diren hirugarrenei ere besterendu ahal izango

dizkie sustatzen dituen etxebizitzak, baldin eta hori egin behar badu kooperatibasustapena

finantzatzeko, eta, betiere, behin bermatu ondoren bazkide guztiek

dutela etxebizitzarako irispidea. Kasu horretan, sustatutako etxebizitzen ehuneko

hirurogeita hamar, gutxienez, adjudikatuko zaie bazkideei. Gainerako etxebizitzak

hirugarren ez-bazkideei besterendu ahal izateko, Euskadiko Kooperatiben Goren

Kontseiluaren homologazioa beharko da, premia hori dagoela egiaztatzen duena.

3.– Etxebizitza-kooperatibek etxebizitza eta lokalak sustatu ahal izango dituzte –sustapen

bakarra kooperatiba bakoitzeko– soilik beren jardute-eremuan, zeina estatutu

bidez ezarriko baita. Bazkide gehienek eremu horretan bizi beharko dute, salbu

eta kooperatiba gehienbat edo soil-soilik hirugarren adineko bazkideei zerbitzua

emateko bada edo bigarren bizilekuak sustatzeko bada. Horrelako kasuetan, posta

ziurtatu hartu-agiridunarekin egingo dira batzar orokorreko deialdiak, eta bazkideek

horretarako adierazitako helbidera bidaliko dira gutunak.

* Santiago Merino Hernández jaunak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko letraduak, egindako

iruzkina.

427

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!