20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ERKIDEGOAN USTIATZEKO KOOPERATIBAK

19.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiba-mota horri buruzko aipamen bereziko arau gisa, alde batetik, Kooperatiben

Legearen 136.1 artikulua aipa dezakegu. II. titulua kooperatiba-sozietate txikiei buruzkoa da,

eta, bertan, erkidegoan ustiatzeko kooperatibak jasotzen dira berariaz, kooperatiba txikiaren

kategoria izan dezaketen bi kooperatiba-modalitateetako bat baita.

Hala, manu horrek honako hau dio hitzez hitz:

“1.–Sozietate kooperatibo txikia lehen graduko sozietate kooperatiboa da, lan elkartukoa

edo erkidegoan ustiatzekoa, zeinaren araubide juridikoa kapitulu honen bidez

arautzen baita, sozietate kooperatiboen barruko espezialitate gisa”.

Bestalde, egin dugun aipamenaren arabera, kooperatiba horietako lan-bazkideak Gizarte

Segurantzan txertatzeko esparru arauemailea zedarriztatzen duen Gizarte Segurantzaren

araudia ere nabarmendu behar da:

14. artikulua. Kooperatibetako bazkide langileak eta lan-bazkideak.

1. Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek Gizarte Segurantzaren onurez

gozatuko dute, eta kooperatibak honako modalitate hauen artean aukeratu ahalko du:

a) Besteren konturako langileen parekatu gisa hartzea. Kooperatiba horiek

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartuko dira, edo beraren araubide

berezietako batean, kasuan-kasuan, beren jardueraren arabera.

b) Dagokien araubide bereziko langile autonomo gisa hartzea. Kooperatibek beren

estatutuetan egingo dute aukera horren alde, eta aukera hori aldatu ahalko dute

soilik Gobernuak ezartzen dituen kasuetan eta baldintzetan.

2. Lurraren ustiapenerako kooperatibetako bazkide langileek eta uztailaren 16ko

27/1999 Legearen 13.4 artikuluak aipatzen dituen lan-bazkideak besteren konturako

langileekin parekatuko dira Gizarte Segurantzaren ondorioetarako.

3. Nolanahi ere, ez lan elkartuko kooperatibei, ez lurraren ustiapen komunitarioko

kooperatibei, ez eta haiek osatzen dituzten bazkide langileei ez zaizkie aplikatzekoak

izango Soldatak Bermatzeko Funtsaren kotizazioari eta prestazioei buruzko arauak.

4. Baimena ematen zaio Gobernuari artikulu honetan aurreikusitako aukeraren norainokoa,

moduak eta baldintzak erregulatzeko, bai eta, kasua bada, Gizarte Segurantzako

araubideen arauak kooperatiba-jardueraren berezitasunei egokitzeko ere.

Araudi horrek, gainera, beste berezitasun bat dakarkie kooperatiba-mota horiei: Soldatak

Bermatzeko Funtsaren kotizazioari eta prestazioei buruzko arauak ez zaizkie aplikatuko, ez

kooperatibei, ez kooperatiba horietako kide diren lan-bazkideei. Amaitzeko, esan dezagun

iruzkin honen xedea ez dela arazo horiek guztiak aztertzea, baina horiek aipatzea eta,

kooperatiba-mota honen esparruan, arazorik badela nabarmentzea jakingarri delakoan gaude.

426

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!