20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ERKIDEGOAN USTIATZEKO KOOPERATIBAK

Sozietate-izakunde juridiko bat erregulatzen duen arau berria ematen denean, sozietateikuspegi

juridikotik gertatzen diren aldaketa gehienetan ez bezala, kasu honetan, lege berriak

ekarritako berritasunek ez diote inola ere eragiten sozietate-era horren egiturari, baizik

eta haren erregulazio juridikoa ezertan aldatzen ez duen beste alderdi bati. Nolanahi ere,

aldaketa guztiz garrantzizkoa da, azken batean, sozietate-era juridiko hau gogotik bultzatzen

eta garatzen duelako.

Horren haritik, esan behar da, gaur egun, kooperatiba-molde horren garapena oso urria

dela, behintzat, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuari dagokionez. Hala eta guztiz

ere, ikuspuntu horretan oinarri harturik, emakumearen garrantziak, edo, hobeto esanda,

emakumearen benetako egitekoei dagokien garrantzia berreskuratzeak, eta sozietate horietan

emakume gehiagok lan egin dezaten bultzatzeak eragin handia izan dezakete kooperatiben

modalitate horren garapenean.

Gaur egun, erkidegoan ustiatzeko kooperatiben kopurua oso txikia da. Harritzekoa da

egoera hori, Euskal Autonomia Erkidegok daukan landa-ingurune kontuan hartuta; izan

ere, orografia malkarragatik, oso zaila da latifundio edo lur-arlo handietan funtsaturiko

ustiategiak baliatzea nekazaritza-ustiategiak enpresa bihurtzeko. Aitzitik, orografia horrek,

bereziki, Bizkaian eta Gipuzkoan, beste ustiategi-mota batzuk erraztu ditu, txikiagoak eta

familia-girokoak, eta horiek baldintza egokiak dakartzate halako kooperatibak sortzeko.

Hala eta guztiz ere, esan bezala, badirudi sozietate-era horrek ez duela arrakasta handirik

izan sektorean.

Beste alde batetik, landa-eremuetako tradizioa ohiko “baserriaren” ereduan oinarritzen da,

eta familiako kideak horren inguruan biltzen dira. Edonola ere, ustiategi horiek erkidegoan

ustiatzeko kooperatiba-eredu juridikoari loturiko sortzeko bi baldintza benetan egokiak

betetzen badira ere, kooperatiba-mota horrek ez du izan espero zitekeen garapena eta

ezarpena.

2008an, Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legea

eman zenean, lan elkartuko kooperatibak eta erkidegoan ustiatzeko kooperatibak baino ez

ziren aintzat hartu kooperatiba txiki gisa egituratzeko, eta pentsatu zen orduan, kooperatiba

bat bi bazkidek soilik eratzeko aukerak, goian aipatutako beste bi faktoreei gehituta,

kooperatiba gehiago sortzea erraztuko zuela.

Esandako erregulazioa sektorea antolatzeko aukera egokitzat ere jo zen, eta gainera,

kasu gehienetan, sozietate zibil irregularren edo ondasun-erkidegoen bidez antolatzen ziren

nekazaritzako eta abeltzaintzako familia-ustiategi horietako asko, nortasun juridikorik

gabeko modalitate horiek sortzen zituzten arazo eta segurtasun juridikorik eza zirela eta,

erkidegoan ustiatzeko kooperatiba txiki bihurtuko zirelako ustea nagusitu zen, kooperatibok

segurtasun juridiko handiagoa izango zutelako, nortasun juridikoari esker.

Hala ere, lege hura indarrean sartu zenetik 12 urte baino gehiago igaro dira, eta egungo

egoerak kontrakoa adierazi digu.

Ildo horretan, galdetu behar diogu gure buruari ea mota horretako kooperatiba gehiago

eratzeko oztoporik izan ote dezakeen bazkideek Gizarte Segurantzaren araubidearen aukeren

ondorioetarako aurki ditzaketen mugak.

424

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!