20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ERKIDEGOAN USTIATZEKO KOOPERATIBAK

4.– Errentariek eta gozamen-eskubideren baten gainerako titularrek laga ahal izango

dute ondasunak erabili eta aprobetxatzeko eskubidea kontratuak edo lege-tituluak

dirauen artean, gehienez ere, baina hori ez da arrazoitzat hartuko maizterra

botatzeko edo kontratua desegiteko.

Horrelakoetan, kooperatibak titularra salbuetsi ahal izango du estatutuetan

ezarritako gutxieneko epe hori betetzetik, baldin eta erabiltze- eta aprobetxatzeeskubideen

titularrak konpromisoa hartzen badu dagokion lotura juridikoaren

indarraldia amaitu arte lagako dituela eskubide horiek.

116. artikulua.– Egitura ekonomikoa.

1.– Ekarpen mota bi bereizi behar dira: benetako ondare-ekarpenak (diruzkoak izan

ala ez), sozietatearen kapitala osatzen dutenak, eta bestelako ekarpenak, lana,

zerbitzuak edo laguntza teknikoa emateko betebeharrean oinarritzen direnak, kapital

sozialaren parte ezin daitezkeenak izan.

2.– Tokian tokiko errenta- eta lansari-mailaren parekoak izango dira soldataordainsarien

eta ondasunen erabilera lagatzeagatik sortzen diren errentak.

Bazkideek zer jarduera bete kooperatiban, halako itzulkinak egiaztatuko zaizkie,

hain zuzen ere ondasunak erabiltzen uzteagatik kooperatibak ordaindu behar dituen

errenten eta lan-aurrerakinen proportzio berekoak.

3.– Itzulkinak aitortzeko erabiltzen diren irizpide berak erabiliko dira galerak egozteko

ere, baina estatutuek edo batzar orokorrak zehaztuko dute zer egin behar den lanbazkideei

gutxieneko konpentsazio bat bermatzeko, zeina eskualde berean pareko

lanaren trukean ordaintzen denaren ehuneko hirurogeita hamarrekoa izango den,

gutxienez, eta inoiz ere ez lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

4.– Estatutuetan erregulatuko da zer prozedura erabili denen artean ustia daitezkeen

ondasunak balioesteko, baita gozamenerako utzi diren eta sozietatean erkidegoan

ustiatzeko planaren ondorio diren ondasunei eragin diezaieketen obren, hobekuntzen

eta zortasunen araubidea ere. Era berean, arau batzuk ezarri ahal izango dira

ondasunak erabiltzeko eta aprobetxatzeko eskubidea kooperatibari uzten dioten

bazkideek galarazita izan dezaten ondasun horiek hirugarren ez-bazkideei

eskualdatzea, bazkideek kooperatiban nahitaez egon behar duten denbora guztian,

baldin eta, horren ondorioz, kooperatibak ezin baditu erabili eta aprobetxatu

ondasun horiek.

19.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Hiru artikuluk osatzen dute erkidegoan ustiatzeko kooperatibei eskainitako 6. atala:

“114. artikulua.– Helburua eta eremua”; “115. artikulua.– Bazkideen araubidea” eta “116.

artikulua.– Egitura ekonomikoa”.

Egia esatera, ezer gutxi esan daiteke erkidegoan ustiatzeko kooperatibei eskainitako 6. atal

horri buruz; izan ere, aurreko 4/1993 Legearekin alderatuta, hiru alderdi baino ez dira aldatu

11/2019 Legean.

422

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!