20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIEN KOOPERATIBAK

Kontuan hartu behar da, % 49ko muga jarrita ere, izozte baten, harri-jasa baten edo uholde

baten eraginez, bazkideen uztaren zatirik handiena galduko balitz, eta gabezia hori, gehienez

ere, % 49raino soilik ordeztu ahalko balu kanpoko ekoizkinak eskuratuz, baliteke ekitaldi

horretan kooperatiba oreka-puntura ez iristea eta galerak izatea. Horri gehitu beharko genioke

bezeroak hornitzeko konpromisoa ezin bermatzeak dakarren arriskua, bezeroak une horretan

gal baititzake kooperatibak eta, azken batean, galera unean unekoa baino behin betiko kalte

bihur daitekeela sozietatearentzat.

18.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Legeak dakartzan berritasunekin lotuta identifikatu ditugun arauez gain, beste arau batzuk

ere aipa ditzakegu, argitaratu berriak direlako edo aldatutako alderdiekin lotutako beste

arrazoi batzuengatik edo horiei eragin diezaieketelako.

Hala, alde batetik, kooperatiba-mota honen izendapenari eta “nekazaritzako elikagaien

kooperatibak” terminoaren erabilerari dagokienez, 11/2019 Legeak termino hori zehazki

jasotzen ez badu ere, aipatu behar da Gaztela eta Leongo Kooperatiben apirilaren 11ko

4/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 18ko 2/2018 Legea izan dela azkena terminologia

hori erabiltzen. Lege hori autonomia-esparruko kooperatibei buruz aldatu den azken legea

izan da, eta, beste gauza batzuen artean, “nekazaritzako elikagaien kooperatibak” izendapena

esleitu die mota horretako kooperatibei.

Horren aurretik, estatu mailan, Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 93.

Artikulua ere aldatu zen, hots, nekazaritzako kooperatibak arautzen zituena, Nekazaritzako

elikagaien kooperatiben eta bestelako elkarteen integrazioa sustatzeari buruzko abuztuaren

2ko 13/2013 Legearen azken xedapenaren bidez. Kooperatiba-mota horren idazketa berrian,

garai hartan, “nekazaritzako elikagaien kooperatibak” terminoa erabili zen mota horretako

kooperatibak izendatzeko.

Bazkide ez diren hirugarren pertsonekin egindako eragiketen inguruko aldaketei

dagokienez, Kooperatiben Zerga Araubidea xedatzen duten arauak aipatu behar dira, hiru

lurralde historikoetan indarrean daudenak. Hau da, ekainaren 9ko 16/1997 Foru Araua,

Arabako Kooperatiben Zerga Araubideari buruzkoa, eta haren homologoak, maiatzaren

22ko 2/1999 Foru Araua eta abenduaren 12ko 6/18 Foru Araua, Gipuzkoako eta Bizkaiko

kooperatiben zerga-araubideari buruzkoak, hurrenez hurren.

Eta, kasu zehatz honetan, aipamenaren arrazoia dugu foru-arau horiek zerga-arloan

babestutako kooperatibaren izaera galtzeko arrazoi gisa jasotzen dutela bazkide ez diren

hirugarren pertsonekin egiten diren eragiketa-mota horien ehunekoen mugak ez errespetatzea,

honako jausa hau jasota: “bazkide ez diren hirugarrenekiko kooperatiba-eragiketak egitea,

legeetan baimendutako kasuetatik kanpo”.

Arlo horretan, gogora ekarri behar da arau horiek 4/1993 Legeak ezarritako portzentajemuga

berdinak dituztela gaur egun, eta, ildo horretan, pentsa liteke kooperatiben lege berrian

(11/2019 Legea) araututako muga berriek talka egin dezaketela esandako zerga-arauek

dituztenekin, murriztaileagoak baitira.

419

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!