20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA SORTZEA

deialdian, egiteko publizitatea eta epea, edo hirugarren deialdian, kontsumo- eta nekazaritzakooperatiben

kasuan, bai eta erabakiak hartzeko araubidea ere, lege honen 34.2 artikuluan

jasotzen den bezala.

Egungo testua: l) Nola deituko den batzar orokorra, ohikoa zein berezia: publizitatea eta

epea; lehenengo edo bigarren deialdian, edo hirugarrenean kontsumo-, irakaskuntza- eta

nekazaritza- eta elikagai- kooperatibetan; erabakiak hartzeko araubidea, eta dena lege

honen 36. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatu bezala.

Atalaren barruan, ondorio praktikoetarako, hiru berritasun jorratu ditzakegu.

2.8.1.2.1 Hirugarren deialdia sartzea irakaskuntza-kooperatibentzat

Hezkuntzaren sektorearen aldarrikapen batek ekarri du erabaki hori. Errealitateak erakutsi

duenez, irakaskuntza-kooperatiba batzuetan nahikoa zaila zen batzarra lehen deialdian zein

bigarrenean egiteko gutxieneko quoruma lortzea. Bazkide-kopuru handia dagoenez, baliteke

kooperatibaren jabetza-sentimendua galtzea, eta, batzar nagusietara joateko beharra egon

badago ere, bazkideek batzar nagusietara joateari uzten diote azkenean.

Hirugarren deialdi hori sartuta, segurtasun juridikoa ematen zaie ikastetxeei funtsezko eta

nahitaezko erabakiak hartzeko orduan, hala nola kontuak onartzean, emaitzak banatzean,

administratzaileak aukeratzean eta abarretan. Irtenbide horrek zaildu egiten du erabakiak

forma-arazoengatik aurkaratzeko aukera.

2.8.1.2.2. Nekazaritza-kooperatiben izen-aldaketa

EKL berrian, lehen “nekazaritza-kooperatibak” izenekoak “nekazaritza- eta elikagaigintzakooperatibak”

izendatu dira. Aldaketa hori honela ulertu behar da: “nekazaritzako

elikagaien” kooperatiba deitu beharrean (izendapen hori erabiltzen da hainbat eremutan),

“nekazaritzakoak eta elikagaigintzakoak” esaten zaie. Dena dela, argi geratu behar da ez

dagoela inolako bereizketarik nekazaritzako kooperatiben eta elikagaigintzako kooperatiben

artean.

2.8.1.2.3. Batzar nagusiaren erabakien araubideari lotutako artikuluaren aldaketa.

Goian aipaturiko gaia igaro da indargabetutako EKLren 34.2 artikulutik egungo EKLren

36. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetara. Aldaketa hutsa da, EKL berrian beste artikulu batzuk

txertatu direlako eta EKLren 36.2 artikuluan irakaskuntza-, nekazaritza- eta elikagaigintzakooperatiben

hirugarren deialdia gehitu delako.

2.8.1.3. Beste organo batzuk

Lehengo testua: n) Zaintza Batzordearen eta, hala badagokio, Errekurtsoen Lantaldearen

eta Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak.

Egungo testua: n) Nola osatzen diren, nahitaezkoak badira edo estatutuetan aurreikusten

badira, zaintza-batzordea eta, hala badagokio, errekurtso-batzordea eta kontseilu soziala,

eta zein funtzio duten.

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!